AKTUALITATEA


| 2022-12-06 10:36:00

EH Bildu Barakaldok jakinarazi duenez María Solar EH Bilduko oinarriek berretsi dute, Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak prozedura zuzena izan dela konfirmatu ostean.

Maria Solarrek botoen % 95,84 jaso ditu alde, botoen % 2,08 aurka eta botoen % 2,08 zuriak izan dira. Parte hartzea % 59,25ekoa izan da bozketan parte hartzeko izena eman dutenen artean.

Barne Hauteskunde Prozesuaren Jarraipen Batzordeak baieztatu du ez dela alegaziorik aurkeztu.