AKTUALITATEA


| 2023-05-29 14:11:00

Maria Solarrek uste du EH Bilduk atzoko udal hauteskundeetan lortutako emaitzak “bikainak” izan direla. Alderdi subiranistak ia zazpi mila babes eta bi zinegotzi gehiago lortu zituen, duela 4 urteko hauteskundeekin alderatuta 5 puntu igo ondoren. Solarren arabera, zenbaki horiek Barakaldon eta Ezkerraldean aldaketaren hasiera aurreratzen dute, eta agerian utzi dute “EH Bilduren proiektua dela herri honetan eta eskualde honetan aldaketa politikorako alternatiba bakarra”. Hala adierazi du, hainbat hamarkada elkarrekin gobernatzen daramatzaten PNVk eta PSEk guztira zazpi mila boto galdu egin dituztela azpimarratu ondoren.

Solarrek bide beretik jarraitzeko konpromisoa hartu du, determinazio handiagorekin, erakundeetan duten ordezkaritza handitu ondoren, bart gaueko emaitzek indartu egin baitute “koalizioaren proposamenak bat datozela jendearen beharrekin”.