Kilometrotan bezala hitzetan
Bidea neurtuko balitz
zenbat motxila, zenbat istripu,
zenbat ixildutako hitz
zenbat irrifar ta zenbat malkoz
lurrindutako eskutitz
zenbat ohe huts, zenbat aulki hotz
ta zenbat sentimendu hits
urteak joaten dira ta gurpil
berean bueltaka gabiltz.
Eguberriek elkartasuna
pizten digute zainetan
Eguberriek lagunak biltzen
dituzte mahaien bueltan
baina oheek hutsik darraiate
familia batzuetan
hogeita lauez elkar gaitezen
Euskal Herriko plazetan
eta abes dezagun oheak hustu
daitezen espetxeetan.
Bertsoa: Silvia Etxaniz