Asteartean, maiatzak 19an, Azkoitiko gremioen ordezkariekin bilera izan genuen udaletxean eta bileran hitz egindakoaren inguruan ondorengo azalpenak kaleratzea nahiko genuke.
Lehenik eta behin, argi eta garbi utzi nahi dugu gu ez gaudela EEH planten aurka. Lehen ere esan dugu, horrelako plantak behar dira birziklapen erreala gauzatzeko, baina ez edozein preziotan. Hondakin planta horien kudeaketak publikoa izan behar duela uste dugu, administrazio publikoek behar bezalako kontrolak egin ahal izateko eta kontrol ezagatik zabortegi ez bihurtzeko. Gainera, ingurumenari ahalik eta eragin gutxiena egiteko, horrelako plantak lur industrialetan egin behar direla uste dugu.
Bilerara itzuliz,bertan azaldu genuen moduan, Lapatxek obra txikietako hondakin guztiak jaso eta kudeatzen ditu obrako baimenak erakutsiz gero. Herritarrek astean 500 kg eraman ditzazkete Garbigunera, baina gremioek ez dute kilo mugarik Lapatxen. Beraz, herriko gremioetako askok obra txikietan lan egiten duela kontuan izanda, ez dugu arazoa hain larritzat jotzen.
Gremioen kexa nagusia hondakinak Astigarragara eramatea garesti ateratzen zitzaiela zen. Beraz, argi dagoena da arazoa gehienbat ekonomikoa dela eta ez hondakinak nora bota aukerarik ez dutela.
Hala eta guztiz ere, hondakinen arazoari konponbidea aurkitzeko gurekin kontatu dezakete. Guztion artean ahalik eta irtenbide egokiena aurkitzeko prest gaude.