Ibai parkeko jolastokia: proiektua idatzita dago eta gauzatzeko lehiaketa martxan dago. 2023an amaituta egotea aurreikusten dugu.
Sagardo plazako jolastokia: proiektua idatzita dago eta gauzatzeko lehiaketa martxan dago. 2023an amaituta egotea aurreikusten dugu.
Murgia auzoko jolastokia: lanak martxan daude eta 2023an amaituta egotea aurreikusten dugu.
Perurenako jolastokia eta aparkalekua egokitzeko proiektua idatzita dago eta aurreikusten dugu 2024an gauzatzea.
Txakur parkeak: Ibai-parkean txakur parke handi bat egokitzeaz gain, Arrobitxuloko txakur parkea berreskuratuko da. Txakur parke hau txakurrek eta haurrek elkarrekin partekatu ahalko dute. Izaskun kalearen atzealdean beste txakur parke bat zabaltzea ere aztertuko da.
Jolastoki hauen definizioa haur eta gaztetxoekin 2020-21ean egin genuen partehartze prozesuan landu zen.