Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako osatu dugun zerrenda aurkeztu dugu gaur, Emakumeon plazan. Jende ugari bildu gara, zerrendakideak ezagutu eta babesteko. Oihana Dorronsorok eman dio hasiera ekitaldiari, hauteskunde hauen garrantzia azpimarratuz. Jarraian,z errendakideak banan-banan aurkeztu ditu.
Xabier Urdangarin alkateagaiak hartu du hitza ondoren. Adierazi du pozik daudela osatutako zerrendarekin, esperientzia, ilusioa eta konpromisoa uztartzen dituen taldea delako eta aurreko lau urteetako lan dinamikari jarraitzeko gaitasuna duelako. Horren ondoren segidilla moduko donuan zerrendakideak kantari aurkeztu ditu.
Ekitaldiaren amaieran zerrendakideek eta bertaratutako lagunek argazki eder bat egin dugu, hurrengo asteotan dugun erronkari indartsu ekiteko.
2023-05-28ko udal hauteskundeak
EH Bilduko Astigarragako hautagaien zerrenda