AKTUALITATEA


| 2023-05-14 18:55:00

Uholdeen aurkako obrak egietarekin batera, Ergobia hiritartu eta ibai parkea luzatu ahal izango dugu, Portutxotik Hernani alderaino.

Ergobiaren sarrera hiritartuko dugu, zubitik Pagoagaraino (biribilgunea). Pagoagako lokala egokituko dugu auzotarrentzat, besteak beste, auzoko kultur eta aisialdi eskaintza hobetzeko. Uholdeen aurkako lanen ondoren, aisialdirako ibai parkea handituko dugu, Portutxon eta Ergobian (Hernani aldera).

Uholdeen aurkako lanak gauzatuz, ibai parkea zabalduko dugu aisialdirako espazioak gehituz eta ariketa fisikoa egin ahal izateko ibilbide berriak irekiaz. Urumeari jarraituz, Portutxo eta Ergobia lotuko dituen ibilbide berdea gauzatuko dugu.