AKTUALITATEA


| 2023-05-14 18:04:00

Astigarragan 65 urtetik gorako pertsonak 1000tik gora dira. Zahartzaro aktibo eta osasuntsuaren aldeko apustua egiten dugu eta horretarako adineko pertsonentzako zerbitzuek ekipamendu zabal eta egokiak behar dituzte.

Proposatzen dugu Urumea Berriko azken eraikineko beheko solairua (765 m2) izatea adineko pertsonen elkargune nagusia eta bertan kokatzea eguneko zentroa, Galtzaurren egoitza, jardueretarako espazioak... Gainera, lokal horrek inguru paregabea du, ibai parkea, zabalgune handi bat... proiektu horretan taberna bat ere planteatu daiteke, terraza eta guzti... Aukera handiak dituen lokala eta eremua da. Prozesu hori adineko pertsonekin eta elkarteekin egingo dugu, Emakumeon Etxearen edota Haurreskolaren kasuan egin dugun bezala.