EH Bildu eta EAJk akordioa lortu dute Laguardian, alkate berria izendatzeko. Itun berri horren bidez, orain arteko alkatearen dimisioak eragindako krisiari irtenbidea eman zaio, legealdiaren azken urtean garatu beharreko lehentasunak ezarri dira.
Hartutako konpromisoen artean, honako hauek daude: informazioa, gardentasuna eta komunikazioa hobetzea, bai gobernu-taldearen barruan, bai herritar guztiekin; A-124 errepideari irtenbide bat bilatzea; osasun zerbitzua hobetzea bermatuko duen osasun zentro berri bat abiaraztea; etxebizitza sozialen programa bat garatzea; 2010ean peñei emandako diru-laguntzarekin sortutako arazoak konpontzea; eta udalerriko landa-bideen mantentze lanak hobetzea.
Akordio hori lortu ondoren, eta ikusirik EAJko hautagaiak inbestidura bermatuko duen gehiengo bat behar duela, EH Bilduren babesa izango du Raúl Garcíaren hautagaitzak.