EH Bildu Laguardiatik herritarrei adierazi nahi diegu gure esku dagoen guztia egingo dugula berriro ere Alderdi Popularra Laguardiako Udal Gobernutik aldentzeko. Duela lau urte egin genuen, eta berriro egingo dugu. Izan ere, interes alderdikoien gainetik edo gure udalerritik kanpo egin daitezkeen negoziazioen gainetik, ziur gaude Laguardian PPren Gobernu batek iraganera begira jartzen gaituela, ez dituela herritarren arazoak konpontzen eta ez diela helduko gure udalerriak dituen erronka handiei.
Egiten duguna esaten dugu eta esaten duguna egiten dugu. Horregatik, gure konpromisoa argia da. Ildo berean, udalerriko gainerako alderdi politiko eta gizarte-eragileak animatzen ditugu erantzukizunetik Laguardiako beharrei lehentasuna ematera.
Maite duzun Laguardia, egingo dugu. Berriro egingo dugu!