Araba

EH Bildu-k Arabako Aldundiak Herrizaingo Sailarekin duen hitzarmena betetzea exijitu du, Batzar Nagusiek normaltasunez funtzionatzeko

Iñaki Ullibarri: "Foru Aldundiak Hitzarmena salatu nahi badu, horretarako ezarritako prozedura jarraitu dezake; bitartean, hau bete behar dute"

| 2020-01-08 10:27:00

Arabako Batzar Nagusiak datozen egunetan sei orduz itxita egongo direla jakin ostean, EH Bildu-k hitzarmena betetzeko eskatu dio Foru Gobernuari, erakunde horrek normaltasun osoz funtziona dezan. "Ez da normala Batzar Nagusietako garatxoa hutsik egotea egun osoan, miñoien auto bat metro gutxira dagoen bitartean. Gainera, Batzar Nagusietako eraikina 07:00etatik 15:00etara baino ez da egongo irekita astelehenetik ostiralera ", salatu du Iñaki Ullibarri batzarkideak.

Lehenik eta behin, EH Bildu-k defendatu duenez, batzarren funtzionamendu normala ohiko ordutegian bermatu behar da, “salbuespenik gabe". Gainera, aurreratu duenez, "puntu horiek betetzen ez dituzten planteamendu guztiak babestu ez ezik, publikoki salatu ere egingo ditugu".

Bigarrenik, EH Bildu-k gogorarazi du Batzar Nagusiek hitzarmen bat dutela Arabako Foru Aldundiarekin, eta, horren bidez, hasiera batean, Batzar Nagusien eraikineko segurtasun-lanak miñoien kidegoari dagozkiola. Eta, gaur egun, miñoien agintari nagusia Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusia denez, ulertezina iruditzen zaio EH Bildu-ri Aldundiak hitzarmen horretan ezarritakoa betetzeari uko egitea, eta horrek eragotzi egiten du ohiko funtzionamendua.

'Nolanahi ere, Foru Aldundiak Hitzarmena salatu nahi badu, horretarako ezarritako prozedurari jarraituz egin dezake, baina bitartean, bete egin behar du ', adierazi du Ullibarrik.

Donemiliagako Udalbatzak aurrekontuak aurrera atera ditu

Hiri Antolamendurako Plan Berriak hartuko du diru partida handiena. Axpurun egin beharreko Landa-eremuko Eguneko Arreta zentroan igogailua jarriko da .

| 2019-12-30 10:18:00

Donemiliagako Udalbatzak datorren urterako aurrekontuak onartu zituen aurreko astean. Guztira, Lautadako Udalerriak 1.077.690 euro izango ditu hurrengo 2020an eta diru partida handiena Hiru Antolamendu Plan Berriaren lehen lanak gauzatzeko erabiliko da. Duela hilabete batzuk esleitu zen plan berria eta hurrengo urtean 77.600 euro inbertituko dira.

Horrez gain, Axpurun sortu nahi den Landa-eremuko Eguneko Arreta Zentroan igogailu bat jartzeko, 54.000 euro gorde ditu Donemiliagak. Bestalde, efizientzia energetikoan aurrera pausuak eman nahian, polikiroldegiko argiteria aldatuko da eta LED argiak jarriko dira. AHTren aurka eta tren sozialaren alde aktibitateak antolatzeko 500 euroko diru partida jasotzen da aurrekontuan.

Azkenik, udal langileen egonkortasunaren bila, administrazio laguntzaile eta udal peoiaren laguntzaileen kontratuak mantentzeko aurrekontu saila ere sartu da onartu diren aurrekontuak. EAJren zinegotziek kontrako bozka eman zuten.

ALBISTEAK

Asparrenak elkartasunezko 40 kit banatu dizkie etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileei babesa bermatzeko

2020-04-07 11:26:00

Herritarrek latexezko eta binilozko eskularruak eta maskarak eman dituzte, baita 3D pantailak ere, etxez etxeko laguntza-zerbitzua zein baldintza eskasetan ematen zen jakin ondoren.

Aramaioko Udala zaintzen herritarren sarearekin elkarlanean dago

2020-04-05 11:38:00

Zapi gorrien kanpaina abian jarri da herrian elkartasuna adierazteko

Donemiliagak adinekoei laguntzeko programa konfinamendura egokitu du

2020-04-03 12:27:00

Udalak, boluntarioekin batera, desinfekzio lanak egiten ditu udalerriko 15 herrietan

EH Bildu-k hala eskatuta, Arabako Batzar Nagusietako Bozeramaileen Batzordeak talde guztien parte-hartzea ahalbidetuko duen akordioa eztabaidatuko du

2020-04-03 09:29:00

Kike Fdz de Pinedo: “Egungo impasse egoerak larriki hondatzen ari ditu Foru Gobernuaren gaineko jarraipen, kontrol eta fiskalizazio funtzio legitimoa egiteko ditugun gutxieneko baliabideak. EH Bildu-tik beste parte-hartze eta kontrol mota bat posible dela uste dugu, non denok lekua izango dugun"