AKTUALITATEA


| 2026-11-23 11:27:00

Mikel Otero Kongresurako Arabako zerrendaburuak azpimarratu du "bidezkoa eta zentzuzkoa" dela eta egoera irrazional hori ez dela luzatu behar

Araba. 2026-11-23 | EH Bildu Argantzonera hurbildu da gaur, Trebiñuko auzia trebiñarrei hitza ematen zaienean bakarrik konponduko dela gogorarazteko. "Gaur hemen gaude enklabeko herritarrek, Trebiñu eta Argantzon udalerrietako herritarrek, erreferendum baten bidez, beren administrazio etorkizunaren inguruko borondatea askatasunez adierazteko duten eskubidea eskatzeko" nabarmendu du Mikel Otero EH Bilduren Arabako hautagaiak.

Zentzu horretan, EH Bilduk txalotu egin ditu Trebiñu Araban sartzearen alde mahaitik martxan jarri diren ekimenak, besteak beste, bi udalek herri galdeketa bat egiteko egin duten ekimena. Hori da EH Bildurentzat bidea: herriari hitza ematea.

"EH Bilduk lanean jarraituko du kaleetan eta erakundeetan, eta baita Madrilgo Gorte Nagusietan ere, ez bakarrik trebiñarren eta trebiñuen borondatea askatasunez kontsultatu ahal izateko, baita errespetatua izan dadin ere. Zeren zentzuzkoa baita, zuzena delako, beharrezkoa delako eta egoera irrazional hau ez delako luzaroago luzatu behar. Guretzat, argi dago: Trebiñu Araba da... eta kitto", amaitu du Oterok.