AKTUALITATEA


| 2023-05-20 14:55:00

Arabako ahaldun nagusigai Eva Lopez de Arroyabek ekitaldi batean parte-hartu du Guardian, Eva Blanco legebiltzarkidearekin eta Angel Coca herriko alkategaiarekin batera. Ekitaldi horretan Lopez de Arroyabek defendatu du «hitz egiten duen Araba bat, jendea entzuten duena, guztion artean eraikitzen duena, eta agintekeria eta nagusikeria erabiltzeari utziko diona; azken finean, etorkizunari begiratuko dion Araba bat, jendearen beharrei erantzunak emango dizkiona».

Nabarmendu du EH Bilduk duen gaitasuna akordioak lortzeko, Laguardian gertatu den bezala, non EH Bilduk EAJrekin eta PSErekin gobernatu duen, PPk Arabako Errioxako herri honetan aginte makila har zezan eragozteko. «Gaur, gainera ultraeskuinak bisitatzen gaituela, ezen eta argi diogu bermea garela eskuinek gobernatu ez dezaten ez Guardian, ez Araban ezta ere Madrilen. Hori da EH Bilduren bermea eta marka: eskuina geldiaraziko dugu, eta ultraeskuina geldiaraziko dugu, Araba feminista, aurrerakoi eta euskaldun bat defendatzen dugulako eta defendatuko dugulako», laburtu du.

Lopez de Arroyabek gogora ekarri du EH Bilduk eskuaderako Plan Estragikoa prestatu duela, zonaldeak dituen aukerak baliatzeko helburuarekin. Planak turismo jasangarria planteatzen du, eta erantzuna eman nahi die etxebizitza beharrei. Azkenik, ezbairik gabe, 'Arabako Mahastiak' sortzea aldarrikatu du, eta ziurtatu du «ezberdintzeko aukerarik gabe ez dago etorkizunik ez sektorearentzako, ez eskualdearentzako».