AKTUALITATEA


| 2023-01-30 13:24:00

Datozen udal hauteskundeetan EH Bilduk Moretan eta Ziekon alkategaiak bat aurkeztuko ditu lehen aldiz. Hala erabaki da hautagaitzak aurkezteko hirugarren prozesua amaitu ostean. Jon Garcia de Olano eta José Sánez de Navarrete izango dira hautagaiak. Arabar Errioxako bi udalerri horiekin batera, Lantziegon ere EH Bilduk aurkeztuko du alkategaia. Kasu horretan, bigarren fasean hautatua izan zen eta Gorka Mauleon izango da.

 

Jon Garcia de Olano 1998an jaio zen eta Produktuen Diseinua ikasi du. Gaur egun, ostalaritzan lan egiten du. José Sáenz de Navarrete, 1956an jaio zen eta Erizaintza Laguntzaile ikasketak egin zituen. 36 urtez zeladore izan da Lezako Ospitalean eta orain erretiratuta dago. Eltziegoko Gure Lur kultur elkartearen sortzailea eta diruzaina izan zen, eta zortzi urtez Lezako Ospitaleko enpresa batzordeko kide izan da ELA sindikatuaren izenean.


EH Bilduk bere ordezkaritza handituz doa Arabar Erroixan. Dagoeneko, Samaniegoko alkatetza du, Guardiako eta Bastidako koalizio-gobernuetan parte hartzen du eta Oionen zein Eskuernagan ordezkaritza du.