AKTUALITATEA


| 2026-06-26 10:18:00

EH Bilduk proposatu zuen ekimena 2025eko aurrekontuetarako, baina udal gobernuak ez zuten onartu; orain, ideia hori berreskuratu du Udalak  

Okondo. 2026-06-26 | EH Bildu udal-taldea pozik agertu da, atzoko osoko bilkuran onartu zituztelako auzoetan kale-argiak jartzeko pleguak.

Ekimen horixe bera proposatu zuen EH Bilduk joan den 2025. urteko aurrekontu proposamenean, baina udal-gobernuak ez zituen aintzat hartu EH Bilduren proposamenak. 2025eko proposamenean argudiatu zituzten ideia horren arrazoiak: «Okondon eskasa da argiteria publikoa. Sakabanatutako baserrietako farolak autoaskiak izatea proposatzen dugu, segurtasunagatik, irisgarritasunagatik, argiteria publiko eraginkorra izateagatik eta farolak hornidura elektrikoaren mende ez egoteagatik».

Orain, Okondoko udalak EH Bilduren ideia hori berreskuratu izanagatik poza adierazi dute EH Bildu udal-taldetik: «Auzoetako herritarren bizimodua hobetzea dago EH Bilduren lehentasunen artean, eta kale-argiak jartzea egiteke zeuden gauzen arteko bat zen. Auzoetako herritarrekiko zor bat kitatzea lortu du, beraz, EH Bilduk».