AKTUALITATEA


| 2021-05-11 11:02:00

EH Bilduk alegazioak aurkeztu ditu astearte honetan Espainiako Gobernuak Araban duen Ordezkariordetzan, Labrazan, Iturrietan eta Arkamon kokatu nahi diren parke eolikoen proiektuen aurka. Kike Fdz de Pinedo bozeramaileak, alegazioak aurkeztu baino minutu batzuk lehenago, gogorarazi du duela hilabete baino gehiago EH Bilduk eskua luzatu ziela Foru Gobernuari eta Ramiro Gonzalezi alegazioak batera aurkezteko, baina ez dutela erantzunik izan.

Eusko Jaurlaritza azpiegitura horiek eraikitzeko kokalekuak aukeratzeko orduan egiten ari den "kudeaketa txarragatik eta planifikazio faltagatik" justifikatu ditu alegazioak bozeramaileak. Gainera, gizarte-eragileen, toki-erakundeen eta, oro har, herritarren artean sortzen ari den gaitzespen zabala ere badago arrazoien artean: hala salatu dute beste talde batzuek, gizarte-erakundeek, udalek, 30 kontzejuk eta talde ekologistek, 18.000 alegazio baino gehiagorekin.

Horrez gain, Iturrieta eta Arkamoko kasuak larriak dira EH Bildurentzat, Natura 2000 Sarean sartutako Kontserbazio Bereziko Eremuak baitira. Ildo horretan, EH Bilduk gogorarazi du 2002an onartutako Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plan zaharkituan kokaleku hori aurreikusten zela bere garaian Eusko Jaurlaritzak proposatutakoen artean ingurumenean eragin handiena zuena bezala, 100etik 73ko eskalan.

"Argi utzi nahi dugu: Eusko Jaurlaritzak atzera egin behar du zentral horiek Labrazan, Iturrietan eta Arkamon eraikitzeko ahaleginean. Sistema berriztagarrien hedapena ordenatua eta arduratsua izan behar da", adierazi du Fdz de Pinedok.