AKTUALITATEA


| 2020-06-09 09:33:00

EH Bilduk mozio bat erregistratu du Arabako Batzar Nagusietan, Adingabearen eta Familiaren Arloak Guraso Alienazioaren Sindromea erabili ez dezan.

Guraso Alienazioaren Sindromea tresna sasizientifiko bat da, mundu mailako psikiatria edo psikologia elkarte bakar batek ere abalatzen ez duena. Hau da, adingabeen arrisku larriko egoera bat dagoela ebazten du, baita babesgabetasun egoera bat ere, amak aitarekiko duen manipulazio, instrumentalizazio edo eragin negatibo baten ondorioz datorrena.

Hala ere, EH Bilduren arabera, praktika hori isilduta egon da Araban, nahiz eta amei eta haurrei zuzenean eragin: ama diren emakumeenganako indarkeria instituzionalaz ari gara.

Claudia Venceslao: "Sindrome faltsu hau aplikatzeak arriskua eragiten die haurrei. Gainera,  inboluzio bat eragiten ari zaie adingabeen eta haien amen giza eskubideei", salatu du Venceslaok.

Venceslaoren esanetan, emakumeenganako indarkeria gure bizitzako alderdi guztietan dago, baina kasu zehatz honetan seme-alabak tratu txarrak eta abusuak jasanarazten dizkieten aitekin joaten utzi behar dieten amez ari gara: "Seme-alaben zaintza kentzen zaien amez ari gara, argi eta garbi esateagatik haurrek indarkeria eta abusua jasaten dituztela".