Aurrekontua izapidetzeko egutegiak ezartzen duen bezala, udal gobernuak gaur aurkezten du 2026. urterako aurrekontuaren lehen zirriborroa Ogasun Batzordean, guztira 11.242.982 eurokoa, 2026an baino % 14 txikiagoa. Lehen zirriborro hori oposizioko taldeak aztertuko du, eta 15 eguneko epea izango dute egoki iritzitako zuzenketak aurkezteko. Aurrekontuaren hasierako onarpena azaroaren 26ko osoko bilkurarako aurreikusita dago.
Lehen zirriborro honetan, ekainean hasitako partehartze-prozesuan herritarrek aukeratutako proiektuak jasotzen dira. Prozesu horretan, guztira, 28 proposamen jaso ziren baina teknikariek berrikusi eta herritarren bozketa-fasea igaro ondoren, bi izan dira udal-aurrekontuetan sartzeko hautatuak, guztira 100.000 euroko aurrekontuarekin. Alde batetik, Udalerrian atletismoa modu seguruan praktikatzeko ibilbide bat sortzea eta, bestetik, Hiri-altzariak (bankuak, farolak, paperontziak eta abar) optimizatzea eta lekuz aldatzea.
Horrez gain, datorren urtean aurrera eramateko proiektuen artean aurkitzen ditugu, besteak beste: Gazteentzako alokairu sozialeko etxebizitzak abian jartzeko Bustamante jauregia birgaitzeko obrak; eskola-eremuko eraikin publikoetarako eta anbulatoriorako biomasa bidezko bero-sarea eraikitzeko proiektua idazteko lanak; Senda Langarika plazaren urbanizazio lanak; Lope de Larea ikastolan autokontsumo energetikorako instalazio fotovoltaikoa jartzea eta udalerriko irisgarritasun unibertsaleko plan integrala.