AKTUALITATEA


| 2024-10-30 11:25:00

Errentan eta garraio publikoaren erabileran oinarritutako behin betiko deskontu sistema progresiboa planifikatzeko prozesua abiatzea ere eskatu dute

Araba. 2024-10-30 | EH Bildu Araba batzarkide taldeak mozio baten bidez proposatuta, garraio publikoan % 50eko deskontuari eustea eskatu dute gaur Arabako Batzar Nagusiek. Osoko Bilkuran eztabaidatu da EH Bilduren mozioaeta, eta aldeko botoa eman dute Elkarrekin Arabak eta alderdi popularrak; kontra bozkatu dute EAJk eta PSEk.  

Mozioan, Arabako Foru Aldundiari eskatzen zaio 5 50eko deskontua mantentzea 2025. urtean eta, horretarako, euskal erakundeek egiten duten % 20ko ekarpenari eustea eskatzen da; Estatuaren ekarpena den gainerako % 30aren kasuan, aldiz, estatuak Iaguntza horiekin ez jarraitzea erabakiko balu, euskal instituzioek euren gain hartzeko konpromisoa eskatu dute. Deskontu horiek orain arteko baldintza berberetan aplikatuko dira BAT sisteman barruan dauden garraiobideetan eta bidaia-txarteletan.

Horrez gain, Batzar Nagusiek eskatu dute Errentan eta garraio publikoaren erabileran oinarritutako behin betiko deskontu sistema progresiboa zehaztu, planifikatu eta abiarazteko prozesua azkartzea.

Xabier Valdor EH Bildu Arabako batzarkideak bere hitzartzean gogora ekarri du % 50eko deskontua eta deskontu sistema progresibo hori ez direla kontrajarriak, eta aldarrikatu du tarifa-sistema berri horren beharra: «EH Bilduren azken helburua Txartel Bakarra da: tarifa-sistema bateratua, kolektibo zaurgarrienei mesede egingo diona. Baina tamalez, azken helburu hori nahiko urrun dugu eta bien bitartean neurri koiunturalak behar ditugu atzera pausorik ez emateko». Tarifa-sistema hori iritsi bitartean, beraz, garraio publikoko deskontua bezalako «neurri eraginkorrak» mantentzearen alde mintzatu da Valdor.

Valdorrek gogora ekarri du, halaber, % 50eko deskontua EH Bilduk proposatu zuela 2022an, COVID-19aren krisi betean, eta ezezkoa jaso zuela proposamenak. Gerora, Espainiako Estatuak ideia berreskuratu eta hobari-politika bat martxan jarri zuen, 2023 eta 2024ean zehar aplikatzeko. Ildo horretan, EAJren eta PSEren kontraesana nabarmendu du, EH Bilduren proposamenari uko egin ziolako, baina handik urtebetera deskontu horiek iragarri zituztelako.