AKTUALITATEA


| 2019-04-20 12:58:00

EH Bilduk herritar guztien bizitzak duintzeko lan egingo du Madrilen eta horretarako, lan baldintza duinak bermatuak izan behar dira. Hori dela eta, EH Bilduk oinarrizko hiru proposamen defendatuko ditu: lan erreforma indargabetzea, lan harremanen euskal markoa bultzatzea eta 1.200 euroko oinarrizko soldata.

 

Madrilgo Kongresurako Arabako zerrendaburua Iñaki Ruiz de Pinedok azaldu duenez, Estatu espainiarra oztopoa da gure ekonomiarako. “egin diren lan erreformek lan  baldintzak gero prekarizatzera eraman gaituzte, gizarte klase berri bat sortu da, langile prekarioena, hain zuzen”, aipatu du.

 

Era berean, Ruiz de Pinedok esan du egungo egoera ekonomikoa ez dela batzuek esaten duten bezain ona. Izan ere, Eustatek emandako azken datuen arabera, urtez urte enplegua suntsitzen dela agerian utzi dute. Arabako langabezia tasa %11,3koa da (EAEko tasaren gainetik %10,2koa baita). Baina aurreko hiruhilabetearekin konparatuta, pertsona okupatu gutxiago daude, (- %0,3) eta horrek lanpostu berriak sortzen ez direla esan nahi du.