AKTUALITATEA


| 2020-04-07 11:59:00

EH Bildu "atsekabetuta" atera da astearte honetan Arabako Batzar Nagusietan egindako Bozeramaileen Batzordetik. Atsekabetuta, oposizioaren aldetik foru exekutiboaren gaineko kontrol parlamentarioa bermatzeko EAJ-k eta PSE-k onartutako neurriak "eskasak" direlako.

Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduren Arabako Batzar Nagusietako bozeramaileak gogorarazi duenez, EH Bildu-k hainbat eragilerekin eta alderdi guztien parte-hartzearekin krisi mahai bat martxan jartzea proposatu du behin baino gehiagotan, nahiz eta EAJ-k eta PSE-k proposamen hau baztertu. 

"Pandemiaren kudeaketan partekatzeko eta laguntzeko Krisi Mahai bat sortzea proposatu genien, eta uko egin zioten. Orain, astero Batzorde Iraunkorra gaitzea proposatu diegu, Ramiro Gonzalezen gobernuari galdetu eta ekarpen zuzenak egin ahal izateko, eta uko egin diote epeak eta funtzionamendua zehazteari", adierazi du.

Ildo horretan, EH Bildu-k "kezkagarritzat" jo du PSE-k Bozeramaileen Batzordean gaur hartu duen jarrera. Izan ere, Nafarroako Parlamentuan ez bezala -Batzar Nagusietan eh Bilduk proposatutako neurri berberak onartu zituen-, EAJ-k egindako pandemia kudeatzearen monopolioa defendatzea erabaki du, Gizarte Zerbitzuen jarduerari dagokionez gainezka egin duenean eta Arabako patronalaren jarrera ultraproduktiboetan errotuta dagoenean.

Amaitzeko, EH Bilduk "erantzukizuna eta jarrera eraikitzailea" erakusten jarraituko duela adierazi du. Horretarako, herritarrei zein Foru Gobernuari proposamen egokiak helarazten jarraituko du, egungo krisi sozio-sanitarioa gainditzeko bidean aurrera egiteko.