AKTUALITATEA


| 2025-11-25 11:16:00

Aurrekontua izapidetzeko egutegiak ezartzen duen bezala, udal gobernuak gaur aurkeztu du 2026. urterako aurrekontuaren lehen zirriborroa Batzordean, guztira 2.382.157,33 eurokoa, 2025an baino %60 handiagoa. Lehen zirriborro hori oposizioko taldeak aztertuko du, abenduaren 12ra arteko epea izango dute egoki iritzitako zuzenketak aurkezteko. Aurrekontuaren hasierako onarpena abenduaren 17ko ezhoiko osoko bilkurarako aurreikusita dago.

Lehen zirriborro honetako proiektu nagusien artean jasota daude adibidez Udaleko haur eta gazteentzako jolas parke berria eraikitzeko 35.000 euroko partida ,

Lehen zirriborro horretan jasotako partida garrantzitsuenen artean aurkitzen ditugu, besteak beste, haur-jolasetarako parke bat eraikitzea, 35.000 euroko zuzkidurarekin, Aldundiaren obra txikien programaren bidez finantzatzea aurreikusten dena; 800.000 euro Udala eraberritzeko, Aldundiaren Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bitartez zati bat finantzatzea aurreikusten dena; eta 95.000 euroko partida bat ere jasotzen da, Narbaizan alokairuko etxebizitza publikoak eraikitzeko erosi nahi den eraikina egokitzeko obrak egiteko.