AKTUALITATEA


| 2020-03-26 16:55:00

Txelo Auzmendi Asparrenako alkateak ohartarazi duenez, etxez etxeko laguntza zerbitzua segurtasun eta prebentzio ekipamendurik gabe ematen ari da. Hala jakinarazi dio Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako foru diputatuari, gaur igorri dion idatzi baten bidez. Aipatutako gutunean, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren egoerari buruzko informazio "ofizial eta erreala" eskatu du Auzmendi alkateak. Era berean, informazioa eskatzen du Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritzak emandako "etxeko Arreta Zerbitzuei buruzko gomendioen" betetze-mailari buruz, baita balizko arazoei irtenbidea emateko aurreikusitako neurriei buruz ere, halakorik balego.

 

Auzmendik bere "kezka" agertu du krisi sozio-sanitario egoera honetan oinarrizko zerbitzu hau ematen ari den moduagatik. Erabiltzaileen eta udalerriko zerbitzu medikoaren bidez jakin ahal izan duenez, “baliabiderik ez dagoenez, langileek amantala bat baino ez dute etxe guztietarako; eskularru handiak dira eta geruza bakarreko maskarak dituzte, eta ezin dira babestu ez langileak ezta erabiltzaileak ere, azken hauek ahulenak direla kontuan hartuz".

Gogorarazi duenez, "lehen mailako arreta zerbitzu hau oinarrizkoa da, eta kontaktua oso zuzena; beraz, babes-neurri egokiak ez edukitzeak adin nagusiko biztanleen artean barreiatzea kutsatze arriskua handitu dezake, eta, beraz, ondorio kaltegarriak eragin ditzake".

Asparreneko alkateak gogorarazi duenez, Gizarte Eskubideen Ministerioak emandako gomendioen arabera, etxez etxeko laguntza-zerbitzuak lehentasuna du arretaren jarraitutasuna bermatzeko, eta ez da inola ere etengo oinarrizko premien estaldura hori. Eudelek, halaber, udalei eskatu die zerbitzu horren erabiltzaile eta etxez etxeko laguntzaile kopurua. Asparrenak, ordea, egiaztatu du ez direla segurtasun berme guztiekin ematen ari.