AKTUALITATEA


| 2020-06-08 12:57:00

Gizarte eta Ekonomia Erreskate Plan baten sorreraren aurrean, krisi honen ondorioak arintzeko proposamenekin laguntzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du EH Bildu Amurriok. Horretarako, ekimen sorta bat aurkeztu dio gobernu taldeari.

 

  1. Sozio ekonomia: 515.000 euro bideratzea Enplegu Planetarako, ETEetarako eta, besteak beste, Amurrioko tokiko merkataritza osatzen duten langileentzako prestakuntzarako.
  2. Gizarte-zerbitzuak: 60.000 euro laguntza osagarrietarako eta etxeko langileentzako prestazio bat sortzeko. 50.000 euro Udaleko Gizarte Zerbitzuen arloa indartzeko.
  3. Kultura eta Jaiak: 60.000 euro urteko bigarren seihilekorako programazio kultural bat egiteko eta ostalaritza dinamizatzen lagunduko duen plan bat sortzeko. Bestalde, 15.000 euro kultura sustatzen duten udal-instalazioak indarrean dauden osasun-neurrietara egokitzeko erabiliko dira.
  4. Hezkuntza eta Euskara: haur eta nerabe askok beren aukerak murrizten dituzte, besteek baino baliabide gutxiago dituztelako. Beraz, berehala jardun behar da pairatzen duten babesgabetasun-egoera horri aurre egiteko eta egoera hori konpentsatzeko. Horretarako, 33.000 euro bideratuko dira.

 

"Herritarrak COVID-19tik babestu behar ditugu, baina baita langabeziatik, pobreziatik, bazterkeriatik, zorretatik eta etxegabetzeetatik ere. Politika desmerkantilizatzeko eta bizitza erdigunean jartzeko garaia da ", adierazi du Iñaki Ibarluzea bozeramaileak.