AKTUALITATEA

| 2019-10-11

Ekuadorreko Gobernuak urriaren 3an, Nazioarteko Diru Funtsak bultzatutako, paketazo gisa ezaguna den neurri multzo bat iragarri zuenetik, protestek herrialde amerikarra geldiarazi dute. Lenin Morenoren Gobernuak errepresio bortitz batekin erantzun du herritarren eta populazio indigenaren aurrean. Herrialdearen egoera oso kezkagarria da, eta hildakoen, zaurituen eta atxilotuen kopuruak hasten ari dira.

EH Bilduk manifestarien, oposizioko alderdi, erakunde sozial eta indigenen aurkako errepresioa eta bortizkeria salatu nahi ditu. EH Bilduk atxilotutako pertsonen egoerarekiko eta, bereziki, desagertuta dauden pertsonen egoerarekiko kezka adierazi nahi ditu. EH Bilduk elkartasuna eta babesa erakutsi nahi dio Ekuadorreko herriari, eta euskal gizarteari dei egiten dio gaur 18,30etan, Bilbon Arriagan, Ekuador Etxeak deitutako kontzentrazioan parte hartu dezan eta datozen egunetan eman daitezkeen beste mobilizazioetan ere.