AKTUALITATEA

| 2020-06-05

Enis Berberoğlu CHPeko parlamentariaren eta Musa Farisoğulları eta Leyla Güven HDPko parlamentarien immunitatea kendu zuen ekainaren 4ean Turkiako Parlamentuak eta egunean bertan atxilotu zituzten Turkiako segurtasun indarrek.

Berberoğlu sekretuak agerrarazteagatik kondenatu dute, ustez Siriara armak zeramatzaten Turkiako Informazio Zerbitzuetako (MIT) kamioien bideoak hedabide bati emateagatik. HDPko kideak berriz, erakunde terroristako kide izatea leporatuta kondenatu dituzte.

EH Bilduk atxiloketak salatu nahi ditu, bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi die atxilotutako kideei eta dei egiten dio Turkiako estatuari bere errepresioa eten dezan.

EH Bilduk besarkada berezia bidali nahi dio Leyla Güveni. Leyla 2018ko Azaroaren 8tik 2019ko Maiatzaren 25erarte gose greban egon zen Abdullah Öcalanen kartzeleratze baldintzen inguruko protestan.