AKTUALITATEA

| 2019-09-30

Hurrengo azaroaren 10ean egingo diren Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak apirilean egin ziren hauteskundeetako berak izatea proposatu du EH Bilduren Mahai Politikoak. Era horretara, Mertxe Aizpurua (Gipuzkoa), Iñaki Ruiz de Pinedo (Araba), Oskar Matute (Bizkaia) eta Bel Pozueta (Nafarroa) izango dira Kongresurako EH Bilduk aurkezten dituen zerrendaburuak. Senaturako, berriz, honako hauek izango dira ezkerreko indar subiranistaren hautagaiak: Gorka Elejabarrieta (Gipuzkoa), Arantza Gutierrez (Bizkaia), Garazi Dorronsoro (Araba) eta Oihan Mendo (Nafarroa).

Mahai Politikoak egindako proposamena berretsi beharko dute orain EH Bilduko oinarriek. Modu telematikoan (elkarrekin.ehbildu.eus aplikazioan) egingo den bozketan parte hartzeko aukera izango dute inskribatuta dauden guztiek. Biharko eguna izango dute horretarako, urriaren 1a, 00:00etatik arratsaldeko 18:00etara.