AKTUALITATEA

| 2019-09-24

Guardia Zibilak 1993ko irailaren 23an egindako operatibo batean atxilotu zuten Gurutze Iantzi. Hurrengo egunean hilik agertu zen bere ziegan. Operazio berdineko atxilotuek, kargurik gabe libre geratu zirenean, “infernutzat” hartu zuten Iantzi hil zeneko gaua. Kolpeak, “poltsa” eta “bainuontzia” eta deskarga elektrikoak eman zizkietela salatu zuten. Iantziren ohiuak ere entzun zituzten. Madrilgo Tres Cantoseko komandantzian hil zuten Iantzi, egi ofizialak esan zuenez, “bihotzeko” batek jota.

Julen Arzuaga legebiltzarkideak eta EH Blduren askatasun demokratikoetarako idazkariak gogoratu duenez, gaur gaurkoz, Guardia Zibilak eragindako “infernua” ez dago ikertuta, Iantziren heriotzaren arrazoiak ez dira agerian utzi, Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren Erretratoetan “ikerketa gehiago merezi duen” kasua bezala kontsideratua dago. “Izan ere, herri honetan gatazka politikoaren testuinguruan gertatutako egia osoa ezartzeko lana oraindik ez dago egina. Erakundeek biktima batzuei gertatutakoa “argitzeko” ahalegin guztiak eskaintzen dizkien bitartean, beste biktima batzuentzako ahaztura baino ez dago. Are gehaigo, errelatoaren guda zoroan, Estatuaren ardura guztiak ukatzeko ahaleginak egiten ari dira, Estatuaren partetik hilketen eta torturaren “negazionismoa” inposatuz”.

“Ez da egongo benetako memoriarik Estatuaren terrorismoa baztertuta, egia oro eta ardura guztiak mahai gainean uzten ez diren bitartean”, azpimarratu du Arzuagak.

Gurutze Iantzi ezker abertzaleko zinegotzia zen. EH Bilduren familia politikoaren kide gisa, berreztu nahi dugu demokrazia, justizia eta independentziaren Iantziren aspirazio politikoen alde lanean jarraituko dugula. Horretarako, gaur Urnietan EH Bilduren delegazio bat egongo da familiari eta herriari gertutasuna adierazteko.