AKTUALITATEA

| 2020-04-24

Aro modernoko lehen genozidioa gertatu zenetik, 105 urte betetzen dira. 1,5 milioi armeniar hil zituzten. Gaur egun oraindik ere, Turkiak sarraskia ukatu egiten du eta gainera, beste estatu batzuk presionatzen ditu beraiek ere hala egin dezaten.

Horregatik, EH Bilduk elkartasuna eta babesa adierazi nahi dio Armeniako herriari egun honetan. Era berean, genozidio hori onartzeko eskatzen dio Espainiako Estatuari, hainbat Estatuk eta Estaturik gabeko herrik egin duten bezala.