AKTUALITATEA

| 2019-11-20

Pariseko Zigorren aplikaziorako ganbarak Espainiako Estatuak David Plaren aurka jarritako euroagindua onartzea ebatsi du. Bista jarraitzen izan dira EH Bilduko Julen Arzuaga eta EH Baiko Jokin Etxebarria. EH Baik eta EH Bilduk uste dute gaurko erabakia logiko juridikotik at dagoela. Zentzu horretan, gogoratu dute estradizio prozesua ez dela onargarria Frantziako Poliziak ezeztatu zuenean euroaginduarengatik Plari leporatzen zaizkion egitateak. Eta, gainera, egitate horiek Frantziako Estatatuan gertatuak izango zirela gogoratzen dute eta, horrenbestez, han Espainiako Estatuak ez daukala jurisdikziorik.

Horren guztiaren atzean Espainiako Estatuaren jarrera ikusten dute EH Baik eta EH Bilduk. Hala, bi alderdiek uste dute mendeku eta jazarpen politikoan oinarritutako jarrera daukala Espainiako Estatuak, eta hori dela Grande Marlaska Espainiako Justizia ministroak izenpetutako euroaginduaren zio nagusia.

Gure herrian bakea eta elkarbizitza eraikitzeko jarrera eta ekintzak izan beharrean, nahiago dute konfrontazioan oinarritutako eszenatokia mantendu eta eraiki. Modu eta jarrera horiekin, Espainiako Estatua gure herriko gehiengo sozial eta politiko handi bat nahietatik urruntzen da, euskal gizartearen gehien oso zabal batek askotan eta modu askotara adierazi duelako bakea eta elkarbizitza eraikitzea nahi dutela.

Ez da kasualitatea David Pla izatea euroagindua jasotakoa. David Pla eta ordezkatzen duenarengatik eskatu du bere aurkako euroagindua Espainiako Estatuak. EH Baik eta EH Bilduk gogoratu dute zein paper bete zuen Plak armagabetzean eta ETAren amaieran, hau da, Euskal Herria beste eszenatoki batera eramateko. Gatazka politikoak bide politikoetatik konpondu behar direla, hain zuzen.