AKTUALITATEA

| 2019-04-02

Bakartxo Ruizek gaur adierazi duenez, “Casadok markatzen dio norabidea UPNri”. Honako adierazpenak egin ditu atzokoan PPko idazkari nagusiak Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari, gainontzeko polizien gainetik, Foruzaingoa tartean, lehentasuna ematearen aldeko apustua agertu ondoren.

Olatu berzentralizatzaile berri bat bizitzen ari gara, eta “horren ondorioa Nafarroa gutxiago eta Espainia gehiago da”, EH Bilduren Nafarroako hautagaiaren arabera.
Ruizek salatu du “UPN, PP, Ciudadanos eta VOX alderdien benetako helburua Nafarroak bere erakundeko propioak dituen erkidego bereizitua izateari utzi eta beste probintzia bat izatea dela, nafarrok gure erabakiak hartzeko eskubidea ukatuz".

Casadok azaldutako apustua “atzerapausoa” dela gaineratu du Ruizek, “Foruzaingoak Nafarroan eskumen gehiago bereganatzearen aldeko gehiengo politikoa dagoen testuinguruan, hala nola trafikoko eskumenak, Nafarroako polizia bakar bilakatu arte. Espainiako Polizia eta Guardia Zibila Nafarroan egoteari uztea ekarriko lukeen egoera".