2023ko Maiatzaren 23an, laugarren aldiz jarraian, EH Bilduk udal hauteskundeak irabazi zituen Zigoitian. Hala ere, EAJ-k, PP-ren bozkan oinarrituta, alkatetza kendu zigun, aurreko legegintzaldian bezala. Berriz ere oposizioan gaude, herritarren gehiengoaren babesa dugun arren.
Baina adorea galdu beharrean, ziur gaude gure proiektua garatzeak merezi duela eta gure programak jasotzen zituen neurriak aurrera ateratzeak gure udalerriko bizi-kalitatea hobetuko duela.
Eta ziur gaude horretaz, programa hori aldez aurretik egindako partaidetza-prozesu baten emaitza izan zelako. Prozesu horretan, Zigoitiko bizilagunek osatutako hainbat taldek legegintzaldi honetan lehenetsi behar genituen beharrizan eta erronkei buruz gogoeta egin zuten. Eremu guztietako eta interes desberdinak dituzten pertsonek hartu zuten parte.
Guretzat pribilegioa izan zen prozesu hori partekatzea, eta modu berean lan egiten jarraitu nahi dugu. Zigoitia hobe bat eraiki nahi dutenen ekarpenak entzuteko prest. Zigoitia justuagoa, ekologistagoa, feministagoa eta euskaldunagoa lortu nahi dugu. Zuen laguntza izan genuen gure programa osatzeko eta hori gauzatzeko zuekin lankidetzan jarraitu nahi dugu.
Ekin beharreko proiektuen artean lehentasunak ezartze aldera, BATZARRA antolatu dugu OTSAILAREN 2an, 18:00etan, Zigoitiko GIZARTETXEAN. Zu etortzea gustatuko litzaiguke, eta eskertuko genizuke interesa izan dezakeen edonori gonbidapena helaraztea.
Zigoitia hobea eraikiko dugu!
Animatu parte hartzera!