AKTUALITATEA


| 2020-06-25 19:01:00

Maiatzeko udalbatzan Gobernu taldeak Hiri Lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa) arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa proposatu zuen. Aldaketa lurrak eskualdatzean eta jabetza mugatzen duten gozamen eskubide errealak eskualdatu edo eratzean ematen den hobaria murriztea zen, heriotza dela eta ezkontideen edo izatezko bikoteen eta ondorengoen alde egiten badira, %95etik %70era hain zuzen ere.

EH Bildu Zigoitia, hobaria kasu horietarako %100rarte gehitzearen edo hobariak zergaren subjektu pasiboaren errentaren arabera tarteka banatzearen alde agertu ginen.

EAJ-PNV-k erabakia hartu baino lehenago kontuak atera nahi dituela esan zuen. Azkenik, ekaineko udalbatzan EHBilduk aurkeztutako  %100eko hobariaren alde agertu zen eta aho batez onartu zen.