AKTUALITATEA


| 2023-07-14 18:04:00

Legegintzaldi honetako lehen Udal Osoko Bilkuran, EHBILDUk eta Elkarrekin taldeak osatutako Gobernu Talde berriak Udal Antolamenduaren Erregelamendua (UAE) aldatzea proposatu zuen, zinegotzi guztiak udal-espedienteetara libre sartu ahal izateko, aurretiazko alkatetza-baimenik behar izan gabe.

 

Neurri logikoa

Logikoa da zinegotzi guztiek espedienteak zentsurarik gabe edo alkatetzaren aurreko baloraziorik gabe aztertu ahal izatea eta, ondorioz, puntu hori aho batez onartu zen.

Jardun ilogikoa.

Puntu hau aho batez onartu bada lehenengo Udal Osoko Bilkura... geure buruari galdetzen diogu zergatik aurreko Gobernu taldeak (EAJk eta PSEk) ez zuten inoiz gai hau planteatu?... zer gertatzen da, orain oposizioan daudenez, sarbide zuzena nahi dute, eta lehen agintean zeudenean ez zuten nahi gainerako zinegotziek informazioa eskuratzea?