AKTUALITATEA


| 2026-11-27 11:29:00

EH Bilduk ostiral honetarako aurreikusita zituen kanpaina ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du, gaur goizaldean Bilbon gertatutako hilketa matxista salatzeko eta dolua adierazteko.

Horregatik, bertan behera geratzen da gaur arratsaldean Sopelan egitekoa zen kanpaina amaierako ekitaldia, baita Hego Euskal Herri osoan zehar ospatzekoak ziren gainerako ekitaldiak ere.

Era berean, EH Bilduk dei egiten die bere militantziari eta oinarri sozialari, baita sopeloztar guztiak ere, mugimendu feministak gaur arratsaldean Sopelako Udaletxeko plazan 19.00etan deitu duen gaitzespen mobilizazioetan parte har dezaten.