Greba orokorra urtarrilaren 30ean
Euskal herriko Karta Sozialak greba eguna aurkeztu du 2020eko urtarilaren 30rako, hileko azken osteguna. Karta sozialean bertan dauden kolektiboen artean antolatu da greba: pentsiodunak, feministak, euskal sindikatuak, ekologistak eta abar.
Greba, hiru puntutan azalduta
Urtarilaren 30eko osoko bilkura atzeratzea eskatu diogu Alkateari
Grebaren hiru aldarri nagusiek bat egiten dute EH Bilduren lan ildoekin, beraz Sopelako EH Bilduk grebarekin bat egiten du. Hori dela eta, honakoa eskatu genion alkatetzari, abenduko osoko bilkuran bertan: urtarrileko osoko bilkuraren data urtarrilaren 29ra aurreratzea, greba eskubidea benetan gauza dadin. Izan ere, osoko bilkura egun horretan egiteak greba eskubideari mugak jartzen dizkio: EH Bilduko zinegotziok bat egiten dugu grebarekin eta osoko bilkura egun horretan espreski egiteak gure grebarako eskubidea urratuko luke.
Eta Sopelan zer?
Greba batzorde propioa sortu da Sopelan: urtarrilaren 10ean, Kurtzio Kultur Etxean, 19.00etan, greba batzordearen lehen bilera burutuko da. Sopelako EH Bildutik herritarrei deia luzatzen diegu, batzorde horretan parte har dezaten, gure duintasunaren alde!