Legealdi honetan hau guztia aurrera atera du Sopelako Gobernu Taldeak (EHbildu eta Elkarrekin) hezkuntza arloan.
Zipiriñe eta Iberre handitzeko lursailak Eusko Jaurlaritzaren esku uztea izan zen EH Bilduren erronka alkatetzara iristean. Urteak geldirik zeramatzaten hirigintzako izapideak gaindituz lortu dugu. Haur eta gazteen hezkuntza premia integralei erantzungo dien udalerri hezitzailea izatearen aldeko apustua egiten dugu.
ZIPIRIÑE E IBERRE: Bi lursail eman Eusko Jaurlaritzari, eta 2024-04-24an bi zentroak handitzeko konpromisoa hartu zuen lursail horietan.
UDAL ESKOLA KONTSEILUA: Hezkuntza komunitateak parte hartzeko, koordinatzeko eta konsultatzeko.
ESKOLA BIDE SEGURUAK: Dinamika bultzatzea, haurrak ikastetxeetara modu autonomoan joateko.
TELEFONO MUGIKORRA ERABILTZEKO ADINA ATZERATZEA: “ALTXA BURUA” ETA “Gurea erabil dezakezu” kanpainarekin kolaboratzen dugu. 50 saltokik baino gehiagok beren telefonoak eskaintzen dizkiete nerabeei larrialdietan.
ZIPIRIÑEN KONPONKETAK: Bidegorria, iturria, kolunpioak, lorategia… eta hiru urtekoen sarrera hobetu.
IKASGELA: Ikasteko espacio behar duten pertsonentzako lekua.