AKTUALITATEA


| 2026-11-10 15:38:00

Legealdi honetan hau guztia aurrera atera du Sopelako Gobernu Taldeak (EHbildu eta Elkarrekin) etxebizitza arloan.

Etxebizitzaren arazoa ezin da udal mailan konpondu, eta modu isolatuan hartutako neurririk ez da nahiko. Baina ekintza hauek etorkizuneko Sopela eraikitzeko bidea dira: herri justuago, bizigarriagoa eta aukera gehiagorekin.

TENTSIO HANDIKO EREMUA: Sopela tentsio handiko eremua izendatzeak, alokairuen prezioak kontrolatzea eta hainbat etxegabetze oztopatzea ahalbidetzen du.

ETXEBIZITZA HUTSAK: Etxebizitza hutsak mobilizatzeko lankidetza hitzarmena ALOKABIDErekin.

ZERGA ERREFORMA: Etxebizitza hutsei OHZn %150eko errekargua ezarriz eta alokairu programan publikoei lagatakoei %99k hobariak emanez.

LONJAK - ETXEBIZITZAK: Lonjak etxebizitza bihurtzeko araudia babes publikoko etxebizitzen antzeko baldintza ekonomikoekin.

ETXEBIZITZA TURISTIKOAK: Etxebizitza Turistikoak kontrolatzeko azterlanak.

57 ALOKAIRU SOZIALEKO ETXEBIZITZA: 57 guztira, 24 Loiolan eta 33 Asun. Etxebizitza horiek Eusko Jaurlaritzak zozketatzeko zain daude.

HAPO BERRIA: Hiri Antolamenduko Plan Orokor Berriaren (HAPO) hasiera: datozen urteetan Sopelako hirigintza-egitura birdefinitzeko eta egungo Arau Subsidiarioak aldatzeko lege esparru bakarra.