AKTUALITATEA


| 2019-09-27 07:49:00

Larrialdi klimatikoaren aurrean tokiko erakundeei neurriak hartzea ere dagozkigu. Plentziako herriarenak diren, baina Lemoizko udalerrian kokatuak dauden 30 hektareatako eukaliptal eremua, baso atlantiarra bihurtzeko proposamena aukeztu diogu EH Bilduko taldekideok Udal Gobernuari.

Proposamenean helburu hau lortzeko urratsak aurkeztu ditugu, lan honen ardura esperientzia handiko fundazio baten eskuetan utziz, udalarentzat inongo kosturik suposatu gabe.

? Zergatik berreskuratu baso atlantikoa? ?

  1. ✔    Lur eremuaren emankortasuna handituko luke.
  2. ✔    CO2 isuriketa murriztuko luke.
  3. ✔    Suebaki naturala izango litzateke balizko suteen aurrean.
  4. ✔    Ondare naturala balioan jarriko luke.

 

Informazio gehiago nahi izatekotan idatziguzu plentzia@ehbildu.eus-era  ?