Egungo gobernu taldeari aurreratu genion bezala, Plentziako EH Bildu Plentziarako aparkalekuen alternatibak lantzen aritu da, alde batetik, Gorlizekin elkarlanean bide bateratuak aztertzen, eta, bestetik, aldi baterako aparkaleku bihur daitekeen espazio bat lortzeko gestioak egiten.
Azken ideia horri dagokionez, dagoeneko desagertuta dagoen Andra Mary Alde eraikinaren (Mungia bidea 16) familia-jabeari proposatu zaio orubea Udalari laga ahal izatea behin-behineko aparkaleku bihurtzeko, dagokion negoziazioa egin eta beharrezko baldintza tekniko eta juridikoak bete ondoren.
Era berean, Udalari honako hau eskatu diogu:
Elixabete Uribarri Uriarte Alkate andrea eta Imanol Ardines González jauna,
2021eko martxoaren 25eko ohiko osoko bilkuran aipatu genuen bezala, EHBildu lanean aritu da aldi baterako aparkaleku bihur daitekeen espazio bat lortzeko. Mungia Bidea 16ko 'Andra Mari Alde' eraikina eraitsi ondoren sortutako orubean kokatuko litzateke.
Dagoeneko desagertuta dagoen eraikinaren jabea den jabetzarekin hitz egin ondoren ideia hau proposatzeko asmoz, zehazki, egungo orubea Udalari laga ahal izatea aldi baterako aparkaleku bihur dezan, dagokion negoziazioa egin eta beharrezko baldintza tekniko eta juridikoak bete ondoren. Jakin badakigu Familia hau Gobernu Taldearekin harremanetan jarri dela ideia hori martxan jartzeko.
Hori dela eta, aldian-aldian proiektu honen inguruan egiten diren urratsen berri izatea eskatzen dugu, bai eta horren inguruan egin daitezkeen bileretan parte hartzea ere.
Azkenik, proposatzen dugu proiektu hau bideragarria izango balitz, 2019ko ekainaren 26ko 3796 zenbakidun sarrera-erregistroko Hirigintzako kapituluko 10. puntuan aipatzen denari berrekitea; izan ere, ingurunean hobekuntza nabarmenak ekarriko lituzke, sortuko liratekeen aparkalekuez gain, Mungia Bidearen eta Andra Mari Bidearen arteko pasabiderako irisgarritasunaz hornituko litzateke eta espaloi horretan dagoen autobus-geltokia hobetuko litzateke:
Gure eskaera kontuan hartuko duzuelakoan, adeitasunez agurtzen zaitugu.