EH Bilduren ustez, Nafarroako Gobernuaren Berdintasun Planak “anbizio falta” du, eta proposamen “zehatzak eta transbertsalak” aurkeztu dizkio


| 2022-06-08 13:38:00

EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak 32 ebazpen-proposamen aurkeztu dizkio Nafarroako Gobernuaren Berdintasun Planari, “berdintasun erreala lortzeko bidean aurrera egiteko neurri zehatzak hartzeko”.

Nafarroako Parlamentuko EH Bilduko Berdintasun bozeramaileak, Patricia Peralesek, kritikatu egin du Gobernuak Berdintasun Planean egin duen “planteamendu orokorregia, partziala eta asmo gutxikoa”, eta ohartarazi du “une kezkagarria bizi dugula, krisi eta pandemia ondoko une hauetan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna areagotzen ari baita, eta, presazko neurririk hartzen ez bada, egoerak okerrera egin dezakeela”. “Ezin gara orokortasunekin geratu; garrantzitsua da, planak ezartzen duen bezala, desberdintasunak identifikatzen eta eboluzioak ikusten jarraitzeko analisiak eta azterlanak egitea, baina premiazkoena da neurri zehatzekin desberdintasunei aurre egiten hastea”, adierazi du Peralesek.

EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, “Administrazioak urrats kualitatibo bat eman behar du eta teorizaziotik pragmatismora igaro. Plan honek neurri zehatz ugari eraman beharko lituzke inplizituki, batez ere esparru sozioekonomikoan, emakumeok, hala izateagatik, jasaten ditugun arrakala guztiak murrizteko”.

Era berean, Peralesek kritikatu du “Berdintasunerako Foru Legea onartu eta hiru urtera, oraindik ez dela garatu eta, gainera, etengabe urratzen dela”, eta gaineratu du Berdintasun Planarekin “legea garatzeko eta betetzeko neurriak aktibatzeko aukera galdu dela”.

Horregatik, EH Bilduren ebazpen-proposamenen artean, “berdintasuna sustatzeko praktika publiko eta pribatuen kontrol eta gainbegiratzeari” dagozkionak nabarmentzen dira. Patricia Peralesek defendatu duenez, “Administrazioaren lana ezin da aholkulari hutsarena izan, legea bete dadin bultzatu, kontrolatu eta eskatu behar du. Planak legea betetzeko kontrol, fiskalizazio eta obligazio-mekanismo guztiak ezarri behar ditu, baina hori ez da jorratu nahi izan, eta ulertezina iruditzen zaigu, erabateko lehentasuna baitu aurrera egin nahi badugu”.

Ildo horretatik, EH Bilduren beste proposamen bat “zaintzaren arloan aurrera egiteko plan bereziak sortzea” da. “Zaintzaren banaketak kalitatezko zerbitzu publikoak sortzeko benetako konpromisoa dakar berekin, eta Berdintasun Planean islatu behar da”, esan du Peralesek.

Beste proposamen batzuen arabera, “Departamentu bakoitza Berdintasunean inplikatu behar da, berariazko berdintasun-planak eginez, eta, horretarako, gutxienez aurrekontuaren %1 bideratu behar du”. Peralesek azpimarratu du “berdintasuna ez dela gai estankoa izan behar, zeharkakoa baizik, eta, beraz, Gobernuko Departamentu guztien inplikazio errealak izan behar dituela”.

Beste proposamen batzuen arabera, “Departamentu bakoitza Berdintasunean inplikatu behar da, berariazko berdintasun-planak eginez, eta, horretarako, gutxienez aurrekontuaren %1 bideratu behar du”. Peralesek azpimarratu duenez, “zeharkako eta atalarteko ikuspegia oso gutxi garatuta dago, berdintasuna ez da modu partzialean landu behar, zeharkakotzat baizik, eta, beraz, Gobernuko Departamentu guztien aldetik emakumeen diskriminazio guztiei irmoki aurre egiteko inplikazio errelak egon behar dira”. “Departamentu guztiak modu berean inplikatzeko hartutako konpromisorik ezak kezkatzen gaitu”, gaineratu du.

Azkenik, “maiztasun jakin batekin adierazleak eta txostenak sortzea, praktika publikoen eraginkortasuna eta eragina ebaluatu ahal izateko” propoposatu du EH Bilduk.