Albisteak

EH Bildu, Podemos eta IEk zuzenketak aurkeztu dizkiote Jokoaren Legeari, eta “oso anbizio gutxikoa” dela diote


| 2022-05-11 09:44:00

EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioek 15 zuzenketa egin dizkiote PSNk eta Geroa Baik sustatutako Jokoaren Lege Proposamenari, “jokoaren arriskuarengatik biztanleria eraginkortasunez babesten lagunduko duten” neurriak sartzeko.

Zuzenketak aurkeztu dizutezten taldeek uste dute lege-proposamena “argi eta garbi ez dela nahikoa, eta ez dela asmo handikoa”; izan ere, “neurri sendoagoak eta murriztaileagoak behar dira, herritarrak modu eraginkorrean babesteko, bereziki kolektibo ahulenak, hala nola, biztanleria gazteena, ludopatia bezalako arazoak garatzeko arrisku handiagoa baitute”.

Hala, EH Bildur, Podemos eta IEren zuzenketen artean, “taberna eta jatetxeetan joko- eta apustu-makinak ezartzeko debekua” nabarmentzen da, eta hau ezartzen da: “jokoa eta apustuak horretarako berariaz prestatutako lokaletan soilik egin daitezke, eta sarbidea kontrolatzeko neurri egokiak hartu behar dira”. Ildo horretatik, legean artikulu berri bat sortzea proposatzen dute, “sektoreko enpresei zuzendutako prebentzio-arloko betebehar gehiago” jasotzen dituena.

Era berean, beste zuzenketa batek proposatzen du “joko problematiko eta patologikoaren tratamendurako funts bat sortzea, joko-enpresen irabazien %2k osatuko duena eta kudeaketa publikokoa izango dena”.

Halaber, honakoa ere proposatzen da: “jokoaren sektoreko enpresa guztiei publizitatea egiteko debekua zabaltzea, ez bakarrik apustu-enpresei, lege-proposamenak jasotzen duen bezala”.

EH Bildu, Podemos eta IEren iritziz, “dezepzio handikoa” da “Jokoaren Ponentzian hainbat hilabete lanean eman ondoren, Nafarroako Gobernuak bere erantzukizuna PSNren eta Geroa Bairen esku utzi izana, horren emaitza anbizio gutxiko lege proposamenba izan delarik”. Horregatik, aurkeztutako zuzenketek “aurrera egitea” espero dute, eta, hala, “pertsonak benetan babestuko dituen eta ludopatia bezalako arazo larrien prenbentzioan fokua jarriko duen legea izatea Nafarroak”.