AKTUALITATEA


| 2023-04-09 16:29:00

Mundakako EH Bilduk talde anitza osatu du 2023ko udal hauteskundeei begira. Udal mailan eskarmentua daukaten zinegotzi ohiek eta taldera hurbildu diren aurpegi berriek osatzen dute hauteskundeetarako zerrenda.

EH Bilduren eskaintza politikoak bi ezaugarri nagusi ditu maiatzean egingo diren hauteskundeei begira. Alde batetik, aurretik zinegotzi izan direnen eskarmentua kontuan hartu da; bestetik, aurpegi berriak hurbildu dira EH Bilduren proiektura egun Mundakako kudeaketa politikoak bizi duen inertziarekin bukatzeko.

Hortaz, eskarmentua eta ideia berriak EH Bilduren proiektuaren zutabe nagusiak izango dira. Helburu nagusia da erakustea Mundaka mailan beste kudeaketa eredu bat posible dela. Hain zuzen ere, gardentasunetik mundakarron beharrizanak kontuan izango duena eta kalitatezko zerbitzu publiko garden baten alde egiten duena.

Zerrenda:

  1. Sorne Rubio Arano, 51 urte, ingeniaritza informatikan lizentziatua eta irakaslea.
  2. Andoni Longarte Arzanegi, 63 urte, tailerreko maisua.
  3. Jose Manuel Anasagasti Etxeita, 63 urte, arkitektoa.
  4. Aline Soberón Rodríguez, 42 urte, Historian lizentziatua eta museoko historialaria.
  5. Manu Martínez Pindado, 65 urte, erretiratua.
  6. Irati Capanaga Mondragon, 26 urte, gizarteratzailea.
  7. Andoni Arana Urkiza, 58 urte, Logistikako teknikaria.
  8. Nagore Lekuona Asla, 44 urte, sukaldaria.
  9. Beni Zaldunbide Oleaga, 71 urte, erretiratua.
  10. Montse Astigarraga Corcuera, 64 urte, erretiratua.
  11. Javi Navarro Ruiz, 64 urte, autonomoa.
  12. Itzi Coria González, 62 urte, erizaina.