Larrabetzu

diru laguntzak

parte hartu

| 2020-05-08 09:39:00

Diru laguntza berriak

Aldez aurretiko jendaurreko kontsulta, entzunaldia eta informazinoa, ordenantzak

...

 

Herritarrek arautegiak atontzeko prozeduran parte hartuko dabela ziurtatu guran, eta Herri Administrazinoetako Administrazino Prozedura Erkidearen ganeko urriaren 1eko 39/2015 Legeak bere 133. artikuluan ezarritakoaren arabera, araua prestatu baino lehen, aldez aurretiko jendaurreko kontsulta egin beharra dago herritarren eretxia eta arauak ikututako erakunderik garrantzitsuenen eretxia batzeko hainbat alderdiren ganean, esate baterako ekimenaren bitartez konpondu gura diran arazoak, onarpenaren premina eta aukerea, arauaren helburua eta urtenbide alternatibo erregulatzaile eta ez- erregulatzaileak.

2017ko bagileko bilkuran, Larrabetzuko Udalak aldez aurretiko jendaurreko kontsulta, entzunaldi eta informazinorako gidalerroak onartu eban udal arauak prestatzeko prozedurearen barruan. Horren guztiaren ondorioz, izurriteak kaltetutakoentzako diru-laguntza emateko zuzentaraua jasotzen duen ordenantzak eguneratzeko proiektuaren prestaketea aldez aurreko kontsulta publikoaren pean iminten dogu.

Egutegia honakoa izango da: Maiatzeren 15 arte kontsulta epea zabalik egongo da eta memoriaren ganeko eretxiak edo ekarpenak udaletxera ekarri ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-mail bidez bialduz.

-Maiatzaren 23 ekainaren 5ra webgunean argitaratuko da 2020erako izurriteak kaltetutakoentzako diru-laguntza emateko zuzentaraua jasotzen duen ordenantzak aurreproiektua. Herritarrei entzunaldia emateko eta eretxiak batzeko. Horreek udaletxera ekarri ahalko dira erakundera etorriz, egoitza elektronikoa erabiliz edo udala@larrabetzu.eus helbidera e-mail bidez bialduz.

-Ekainaren 17an batzordean testua aurkeztuko da haren ganean eztabaidatzeko.

-ekainaren 24an, plenoan onartu. Uztailan BAOn argitaratuko dira, jendaurrean egoteko. Abuztuan behin betiko onarpena argitaratuko da. Listara joan

ARETXABALA HERRIARENA!

Herrikoak Herriarenak!

| 2020-05-05 09:15:00

HERRIKOEN ALDEKO KANPAINA:

 

 

Zer da zuretzat ARETXABALA? galderari erantzungo diogu marrazki, gutun, kartel, argazki edo dena delakoagaz.

Bakoitzak bat, gitxienez. Erosketak egitera goazenean, edo paseoan... eskegitzeko gantxo bat etxetik eroan, eta ARETXABALAn prest dauzen harietan eskegiko dogu.

Egunero argazkia aterako dotsegu mosaikoari... guztiz koloretsu eta bete betean egon arte. 30 urteko historia deko Larrabetzuko Aretxabala Herriko Tabernak, gogoratu eta babestekoa.

Ekin orduan apurka apurka.

ALBISTEAK

EH Bilduk lege bat proposatu du Gasteizko Legebiltzarrean alokairuen prezioa mugatzeko

2020-10-14 07:29:00

Koalizioak azken urteotan alokairuen prezioetan igoera handia izan duten zonaldeak identifikatzea eta bertan alokairuen gehienezko prezioa legez ezartzea proposatu du

2021KO UDAL AURREKONTUAK

2020-10-13 10:31:00

Parte hartze prozesua zabalik

Udalek Europako funtsetatik datozen laguntzen %30 jasotzea proposatuko du EH Bilduk Eudelen zuzendaritzan

2020-10-08 09:02:00

EH Bilduk udal finantzaketari buruzko hainbat proposamen eramango ditu Eudeleko Batzorde Exekutibora.

INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO KANPAINA

2020-10-08 08:58:00

Larrabetzuko Udaleko Berdintasun batzordearen ekimena