Larrabetzu

2021KO UDAL AURREKONTUAK

Parte hartze prozesua zabalik

| 2020-10-13 10:31:00

Udala 2021eko aurrekontuak prestatzen hasi da

Aurreko urteetan bezala, herritarrek parte hartzeko epea zabalik dago eta auzotarrok parte hartu eta ekarpenak egin ditzakegu

http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20201009_Aurrekontuak_2021_Plangintza-.aspx

Denon artean egingo dugu.

 

Udalek Europako funtsetatik datozen laguntzen %30 jasotzea proposatuko du EH Bilduk Eudelen zuzendaritzan

EH Bilduk udal finantzaketari buruzko hainbat proposamen eramango ditu Eudeleko Batzorde Exekutibora.

| 2020-10-08 09:02:00

EH Bilduk udal finantzaketari buruzko hainbat proposamen eramango ditu gaurko  Eudeleko Batzorde Exekutibora.

Hain justu, Araba, Bizkai eta Gipuzkoara iristen diren Europa berreraikitzeko funtsen %30 udalek jasotzeko proposamena aurkeztuko du Nagore Alkorta Eudeleko presidenteordeak eta Azpeitiko alkateak. Zehazkiago, udalek funts horien % 20 zuzenean jasotzea proposatuko du, eta gainerako % 10a zeharka eragiten dieten proiektuen bidez jasotzea.

 

Alkortak gogorarazi duenez, "EH Bilduko udal asko trantsizio energetikoarekin lotutako proiektu oso interesgarriak garatzen ari dira, eta horiek kontuan hartu behar dira funtsen banaketa erabakitzeko garaian". Alkortak gaineratu duenez, "Udalek ere berebiziko garrantzia dute trantsizio ekologikoan, eta hori ezin dugu alde batera utzi".

 

Bestalde, EH Bilduren ustez, beharrezkoa da udalen aniztasuna bermatzea Europako funtsen banaketa erabakiko den organoetan. "EUDEL erakunde anitza da, ahots eta ikuspegi askotarikoa. Uste dugu beharrezkoa dela ahots horiek guztiak entzun ahal izatea, eta ez bat bakarrik Europako funtsak banatzeko orduan", esan du. Hala, EH Bildu lehen indar munizipalista dela gogorarazi du. “Ez luke zentzu handirik izango dirua banatzeko organoetan ordezkatuta ez egoteak", azpimarratu du. Azpeitiko alkate eta Eudeleko presidenteordeak Udalen defizitari buruzko hainbat proposamen ere helaraziko dizkio biharko Batzorde Exekutiboari.

Horrela, Espainiako Gobernuarekin adostutako %0,9ko defizita % 50ean foru aldundien eta udalen artean banatzea proposatuko du. Era berean, saldo negatiboa duten eta aldundiaren urteko partidaren zati bat itzuli behar duten udalen kasuan, itzulketa zatituta egin ahal izatea hiru urteko epean, bere garaian Bilduk gobernatutako Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen bezala.

INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO KANPAINA

Larrabetzuko Udaleko Berdintasun batzordearen ekimena

| 2020-10-08 08:58:00

Indarkeria matxistaren kontrako kanpaina.

 Larrabetzuko Udaleko Berdintasuna Batzordeak lehiaketa bidez, Irudi bat aukeratzeko deialdia egiten du.

Irudiaren gaia “indarkeria matxista” izango da. Irudia jarriko den hormak 600 zm ditu zabaleran eta 330 zm altueran.

http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20201007_Campana_contra_violencia_machista.aspx

 

Parte hartzaileek bete beharreko baldintzak:

1. Larrabetzun erroldatuta egotea.

2. Lanak Anguleri Kultur Etxean aurkeztuko dira.

3. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 30a izango da.

4. Aurkezteko era: Gainazal txiki itxi batean parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta lanaren lema. Aurkeztutako lana eta gutun-azal txikia beste sobre handi batean sartuko dira. Bi sobreen kanpoaldean lanaren lema eta egilearen ezizena jarriko da.

5. Irabazleak 200 € jasoko du. Saritutako lana, egilearen zuzendaritzapean, “auzolanean” prestatuko da azaroan zehar horretarako aukeratutako horman jartzeko. Prestatzeko behar den materiala Udalak jarriko du. Epaimahaiak, gaiaz gain, era kolektiboan egingo dela kontutan hartuta, exekutatzeko erraztasuna baloratuko du: kolore planoak, lerro errazak, Saria eman gabe geratu daiteke, epaimahaiak aurkeztutako lan batek ere deialdiaren baldintzak ez dituztela

IZAN BIDEA

URRIAK 3 >>> BIZKARGIRA

| 2020-09-29 09:59:00

IZAN BIDEA.

euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde!

URRIAK 3>>>  BIZKARGIRA

9:30ETAN IRTEERA BATERATUA HERRIKO PLAZATIK..... 11:30ETAN TALDE ARGAZKIA TONTORREAN.

 

UDALA. GOBERNU TALDEAK ORDENANTZA BERRIAK PROPOSATU DITU

Parte hartze prozesua zabalik

| 2020-09-29 09:46:00

Urrian, 2021erako ordenantza fiskalak onartuko dira.

Aurten ordenantza berriak proposatuko dira diru-laguntza berriak eta udalaren zerbitzuak arautzeko.

Proposamen berri guztiak www.larrabetzu.eus webgunean eskegita daude.

PARTE HARTU ETA ZURE EKARPENAK EGIN!

Urriaren 21ean eztabaidatuko dira ordenantzak udal batzordeetan eta urriaren 28ko osoko bilkuran onartuko dira. Badago denbora ekarpenak eta hobekuntzak jasotzeko.

 

PROPOSAMENAK:

 

Ordenantza fiskalak 2021

Bizi dugun aparteko egoera kontuan hartuta, Gobernu-taldeak, 2021erako udal-tasak eta prezio publikoak izoztea proposatuko du. Ez da igoerarik planteatu datorren urterako.

 

2021erako diru-laguntza berriak.

 

• Larrabetzuko udalerrian gazteentzako etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza Ordenantza honen bidez, lehen etxebizitzaren alokairua ordaintzeko Larrabetzuko gazteentzako diru-laguntzak arautu nahi ditugu.

• Lehen sektoreko ustiategietarako diru-laguntzak Udalak beti esan du lehen sektoreak lehentasuna izan behar duela udalerrian. Ordenantza honekin laguntza zuzenak emango zaizkie udalerrian lehen sektorean lan egiten dutenei

• Tximiniak garbitzeko diru-laguntzak. Udal-jarduerak eta zerbitzuak erregularizatzeko ordenantzak. Larrabetzuko Udaleko Gobernu-taldeak ordenantza arautzaile berriak martxan jartzea planteatu du

• Larrabetzun auto karabanak eta etxebizitza ibilgailuak aparkatzea eta gaua igarotzea arautzen duen udal ordenantza

• Larrabetzuko gazte-lokalei buruzko ordenantza berria 2021erako • Hilerriko zerbitzu eta espazio publikoen erabilerari buruzko udal-erregelamendua arautzen duen ordenantza

ALBISTEAK

AZAROKO PLENOA

2020-11-24 07:36:00

Azaroaren 25ean

JENDEA BABESTEKO ESKAERAK

2020-11-23 08:36:00

Ehbilduk, 2021eko Estatuko aurrekontu orokorrak babestuteko eskaerak

AURREKONTUAK 2021

2020-11-23 07:41:00

AZAROAK 25, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

2020-11-20 09:01:00

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA