Larrabetzu

LARRABETZUKO UDAL ALDIZKARIA

BIZI LARRABETZU UDABERRIA 2020

| 2020-03-25 09:33:00

ALDIZKARIA.

 

 

WWW.LARRABETZU.EUS

Gaixo dauden eta edadetuak diren presoak aske uztea eskatu du EH Bilduk

Giro osasuntsuagoetan egon daitezen

| 2020-03-21 19:22:00

Koronabirusen krisia eragin handia izaten ari da kartzelaratutako pertsonen gainean. Baimenak galtzen ari dira, moduloetan konfinatuak izaten ari dira, familiarrekin komunikaziorik gabe eta gaixotasuna kartzeletan barreiatzeko arriskupean aurkitzen dira. Inork ez du ukatzen kartzelako higiene egoera eta osasun baliabideak oso urriak direla.

Ez dago zalantzarik ezta ere neurri zorrotzak hartzea beharrezkoa dela, birusaren hedapena saihesteko. Izan ere, preso politikoek eta familiarren elkarteak eskatu zieten euren senideei bidaiarik ez egitea, kartzelak ixteko neurriak hartu aurretik. Egoera hau, gainera, isolamenduaren 15 egunetako muga horretatik gaindi luzatu daiteke, gobernuko arduradunek adierazten duten moduan.

Testuinguru honetan, EHBilduk uste du kutsatzea saihesteko eskubideak murrizten dituzten neurriez gain Kartzela Erakundeen Idazkaritza Orokorrak bestelako neurri alternatiboak hartu behar dituela, gizarte osoaren osasuna eta zehazkiago presoen osasuna bermatuz eta baita ere euren eskubide penitentziarioak babestuz. Salbuespen egoera honek ezin du ahalbidetu kaleratze datak luzatzea, irteera baimenak bertan behera uztea eta presoen ibilbide penitentziariak oztopatzea.

Bereziki, kaleratzeko baimenen eskubidea duten presoak, baldintzapeko askatasuna egikaritzeko eskubidea dutenak edo adin txikiko umeen kargua duten emakumeen kasuetan, askatasun mugatuan geratu daitezke, beharrezkoa diren segurtasun neurriekin eta etxeko konfinamenduan, gainontzeko herritarrak bezala. Osasun krisi honek larriagotzen du oraindik gehiago gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen egoera, edo baita ere 70 urteetatik gorako adina dutenak. Legeak pertsona hauen kaleratzea aurrikusten du. Testuinguru honetan, guztiz lehentasunezkoa da bere askatasuna, kartzelak baino egoera osasungarriagoa duten euren etxeetan egon daitezen, profilaxi- eta zaintza baldintza egokietan egon daitezen.

EHBilduk uste du neurri hauek lagungarriak izan daitezkeela birusaren hedapena saihesteko kartzeletan eta espetxetako osasun baliabide urriak eta tentsioa arintzeko, presoen errotze familiar eta soziala indartzearekin batera.

Herritarron osasuna babestea da lehentasun bakarra.

zaindu gaitezen

| 2020-03-17 19:41:00

COVID19|ak sortutako egoera larriari aurre egiteko hainbat proposamen aurkeztu ditugu.

Ante la grave situación creada por la #COVID19, hemos presentado varias propuestas.

#Cuidémonos I

 

ZAINDU GAITEZEN

GUZTION ARTEAN LORTUKO DOGU

| 2020-03-17 19:36:00

Hauteskunde kanpaina bertan behera uztea erabaki du EH Bilduk.

koronabirusak eragindako krisiagatik

| 2020-03-13 08:13:00

COVID-19 birusaren hedapenaren ondorioz une honetan bizi dugun osasun publikoaren krisi larriaren aurrean, EH Bilduren Mahai Politikoak honako erabaki hauek hartu ditu: EH Bilduk kudeatzen dituen udal guztiei dagokienez, protokolo bat jarri dugu abian, lehenik eta behin, bozeramaileen Batzordeen berehalako deialdia egiteko, eztabaidarako eta erabakiak hartzeko gune gisa antolatzeko, modu adostuan.

Ez da onargarria eredu publikoa izan behar dugunok herritarrei salbuespenezko ohiturak martxan jartzeko eskatzea, erakundeetan bizi dugun salbuespenezko egoerarekin zerikusirik ez duen funtzionamenduarekin jarraitzen dugun bitartean. Koherentzian, EH Bilduk Bozeramaileen Batzordeak deitzea eskatuko du udal guztietan eta EAEko eta Nafarroako erakunde guztietan.

EAEren kasuan, Legebiltzarreko Mahaiari proposatuko diogu Diputazio Iraunkorra modu iraunkorrean gaitu dezala. Orain arte, oposizioko taldeek eskatuta soilik bildu den organoa da, eta hori ez da zentzuzkoa, are gehiago Eusko Legebiltzarra desegitearen ondorioz parlamentuan jarduerarik ez dagoenean. EH Bilduk aste osoan azpimarratu du une honetan lehentasun bakarra Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako herritarren osasun publikoa babestea dela. Ondorioz, EH Bildurentzat ez dago hauteskunde kanpaina eta eguna ospatzeko baldintzarik. Erabaki hau hartzeko organo edo eskumenari buruzko eztabaida antzuez harago, EH Bilduren ustez erabaki subirano hau premiaz hartu behar da, hauteskunde- hitzordu honetan parte hartzen dugun indar politiko guztien adostasuna lortu ondoren. Era berean, berriro dei egiten dugu bizi dugun krisi honi modu bateratuan aurre egiteko proposatu dugun Mahaia eratzeko, non alderdiak, sindikatuak eta enpresariak hartuko luketen parte.

EH Bildu EAEko alderdi nagusietako buruzagiekin harremanetan jarriko da borondateak batzeko eta apirilaren 5erako aurreikusita dauden hauteskundeak bertan behera uzteko beharrezkoa den adostasun politikoa ehuntzeko. Inor ezin da egon lehian pentsatzen, elkarlanean aritzeko garaiak direnean. Hauteskundeen etorkizuna lehenbailehen uzteak aukera emango digu gure energia guztiek bete behar duten helburu bakarrean zentratzeko: gure herritarren osasun publikoa babestea.

EH Bilduk, halaber, dagokien agintari eta osasun-erakundeen esku jartzen ditu bere egitura osoa eta militantzia zabala, larrialdiko une hauetan eskatzen denerako. Birus horren hedapena eta kutsatzea geldiaraztea da lehentasuna, eta ahal den neurrian, birusak herrialdeko gizarte- sarean dituen ondorio larriak arintzea.

Gure jarrerarekin bat etorriz, EH Bilduk iragartzen du hauteskunde-ekoizpen oro geldiarazi duela bere osotasunean, formatu eta era guztietan. Halaber, EAEko hauteskunde kanpaina bertan behera utziko duela iragartzen du. Beste behin ere, berriro diogu gure herrialdeak aukera duela erakusteko krisi honetatik modu komun eta bateratuan indartuta aterako dela, eta krisi horren dimentsioak eta irismenak eskatzen duela ikuspegiak eta lankidetza eta lidergo partekatua. Gure erabateko babesa helarazi nahi diegu Osakidetzako eta Osasunbideko langileei, haiek baitira gaixotasun honen aurkako borrokari lehen lerroan aurre egiten diotenak.

Gure herriak askotan erakutsi du arazoei aurre egiteko bere energia komunitario guztiak jartzen dituenean horiek gainditzeko erabat gai dela. Horrela izango da oraingo honetan ere. Auzolanerako deia egiten diegu euskal herritarrei. EAEko Gobernuak eta Nafarroakoak gure babes osoa dute krisi honi aurre egiteko hartu beharreko neurriak hartzeko. Alde horretatik, eta OMEren gogoetei jarraituz, uste dugu jada hartu behar direla, gehiago luzatu gabe eta zalantzarik gabe, neurri indartsu eta sendoak.

ALBISTEAK

Osakidetzari gutuna

2020-05-22 07:50:00

Alkatearen gutuna

diru laguntzak

2020-05-08 09:39:00

parte hartu

ARETXABALA HERRIARENA!

2020-05-05 09:15:00

Herrikoak Herriarenak!

BIZKARGI EGUNA 2020

2020-04-30 07:54:00

Gora Herria!