Larrabetzu

Larrabetzuko udalak, bizkaibusen zonifikazioa aldatzea eskatu dau. Aldundiak ezetz erantzun dau #larrabetzu

Aldundiaren erantzuna, Lotsagarria izan da

| 2020-01-17 09:13:00
 

Jaun/Andreok:

Gutun hau idazten dugu herri-erreklamazio bat helarazteko; herritarrek sarri bidaltzen digute udalera erreklamazio hau,eta arazo horri irtenbidea emateko asmoa daukagu. Izan ere, Larrabetzuk Bizkaibuseko hiru linea ditu.

A3631
BILBAO - GALDAKAO - LARRABETZU

A3223
BILBAO - LARRABETZU (Artxandako tuneletan zehar)

A2151
Areeta/Las Arenas - LARRABETZU

Gaur egun, gure udalerria 3. GUNEAN dago. Horrek ondokoa dakar: tiketa edo creditrans txartela 2. tarifakoa baino % 22-26garestiagoa izatea. Egoera hori berriro aztertu dezazun eskatzen dugu, arrazoi hauengatik:

  • A3223 linea Larrabetzun amaitzen da; Txorierri osoa zeharkatzen du eta Larrabetzun amaitzen da. Txorierriko herri guztiak dagoz2. TARIFAN, eta gure udalerria baino ez dago 3. TARIFAN.
  • Txorierriko beste udalerrietan ez legez, Larrabetzun ez dago tren-zerbitzurik; beraz, zerbitzu publiko gutxiago izateaz gainera,herrian zerbitzu garestiagoak ditugu.
  • Izatez, Larrabetzu, Txorierriko herri guztien moduan, Bilbo handian kokatzen dela ulertzen dugu.
  • Larrabetzuko gazteek Derioko institutura joan behar dute DBH ikastera. Udalerri hori beste tarifa-eremu batean dago.  

Arrazoi horiek direla-eta, tarifa aldatzeko eskatzen diogu Aldundiari, eta Larrabetzu 2. tarifa gunean egotera pasatzea.

Zuon erantzunaren zain, adeitasunez agurtzen zaituztet.

Iñigo Gaztelu Bilbao

www.larrabetzu.eus

 

 

AURREKONTUAK 2020

PARTEHARTZEA ETA GARDENTASUNA OINARRIAK

| 2020-01-16 09:21:00

2020ko AURREKONTUA

Orain arte esan izan dugun moduan, garrantzitsua da herritarrek 2020ko aurrekontuen prestaketan parte hartzea. Datorren urteko aurrekontua prestatzeko kontuan hartuko dira aurten jasotako proposamenak, LARRABETZU 2025 parte hartzeko prozesuan azaldutako ideiak, urrian eta zemendian jasotako ekarpenak eta gobernu-taldeak legegintzaldi honetarako egindako programa.

 

AURREKONTUAREN ARDATZAK:

  1. GIZARTEAREN ETA EKONOMIAREN GARAPENA.
  • Orain arte bezala, herriko merkataritza suspertzeko eta sustatzeko ekimenak egingo ditugu.
  • Erromesen aterpetxeari laguntzen jarraituko dugu, besteak beste herriko merkataritzan eragin onuragarria daukalako.
  • Aurrera egingo dugu memoria historikoa berreskuratzeko hartutako erabaki sendoa gauzatzeko bidean. Hori dela eta, partida ekonomiko bat ezarri dugu aurrekontuan LARRABETZUko memoria historikoa berreskuratzeko proiektuarekin aurrera egiteko.

 

  1. INGURUMENAREN ALDEKO APUSTUA.
  • Hondakin organikoak gaika biltzearen alde egiten jarraituko dugu GURPIDE elkartearekin batera.
  • Ekimen  berriak jarriko ditugu abian hondakin gutxiago sortzeko eta sortzen diren hondakinak gaika sailkatu eta birziklatzeko.

 

  1. HERRIKO AZPIEGITURAK HOBETZEA.
  • Herriko azpiegitura estrategikoak hobetzen jarraituko dugu: ur hornidura sarea, Herriko errepideak, frontoia….

 

2020KO AURREKONTUAREN ILDO NAGUSIAK:

  • Udal tasen eguneratzearen ondorioz, Udalkutxaren kopuruaren gorakada dela-eta (2020 urterako, %5 gehiago), udalerrian sortutako enpresa berrien eraginez…. diru-sarrerak % 7 gehitzea aurreikusten da.
  • Diru laguntzetarako diru gehiago: 2020.erako  181.450 euro banatzea aurreikusten da, hau da, %11 gehiago.
  • Euskara partidan, 3.000 euro gehiago erabiltzea aurreikusten da, besteak beste, Euskaraldia 2020 ekimena aurrera eramateko.
  • 2020rako proiektua: UDALAren eta TXINPASMENDI GURASO ELKARTEAren artean sinatuko den hitzarmenak eraginda, Txinpasmendi Guraso Ekarteari 9.000 euroko diru laguntza emango zaiola aurreikusten da, eskolako jantokiaren eta elkartearen kudeaketan laguntzeko.
  • Orain arte legez, ingurumena hobetzen laguntzen duten politikak jorratzen jarraituko dugu: hondakin organikoen bilketa, kontzientziazio kanpainak…
  • 10.000 euro, OSASUN PROGRAMETARAKO
  • Oroimen historikoa errekuperatzen jarraitzeko… 30.000 euro

 

 

 

INBERTSIOAK:  GUZTIRA…  501.000  EURO.

 

LEHENTASUNA,  Herriko azpiegiturak hobetzea

 

  • Ur zikinen eta euri-uren banaketaren lehenengo faseari ekiteko 150.000 euroko inbertsioa. Honen bitartez, ur zikinen arazketan hobekuntzak egingo dira eta uholdeen arriskuak gutxituko dira.
  • 140.000 euro, BELARRINAGA auzoan, ur hornidura berrizteko.
  • 2020an udaletxe berriaren proiektua egin ahal izateko, 50.000 euro inbertituko dira.
  • Herriko beste azpiegitura batzuetarako hobekuntzak: frontoia, futbol zelaia, eskolak… 100.000 euro
  • Artxiboen digitalizazioa, ekipo informatikoak, HAPOren aldaketa.. 61.000  euro

 

 

AZKEN ASTEETAN JASOTAKO PROPOSAMENAK.

 

26 izan dira azken asteotan proposamen eta ideiak helarazi dizkiguten herritarrak. Horietako batzuk gure aurrekontu proposamenean jasota izan ditugu. Proposamen guztiak aurten aurrera eramatea ezinezkoa da eta 2020.urterako ondorengoak finkatu ditugu lehentasun gisa:

 

  • Belarrinaga auzoan ur hornidurarekin dagoen arazoa konpondu…  140.000 euro
  • Eleizaldeko txokoan konponketak egin……………..     2.000  euro
  • Frontoiko gimnasioa hobetu……………………………..     15.000  euro
  • Nagusientzat gimnasio gune bat kalean………..     15.000 euro
  • Birziklapena bultzatzen jarraitu……..3.000 euro.
  • Etxe hutsei alokairuaren bidez irtenbidea emateko kanpainak……3.000 euro.
  • Irisgarritasuna bermatzeko zebrabideak eta espaloiak hobetu …..5.000 euro. (BIDE PUBLIKOEN PARTIDA BARRUAN)

 

 

 

 

 

ALBISTEAK

MITINA #LARRABETZU

2020-07-10 08:18:00

Prest gauz

LGTBI HARROTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA. EKAINAK 28

2020-06-25 08:33:00

Onartutako mozioa

ERANTZUN BERRIEN GARAI DA

2020-05-26 10:06:00

Nola bozkatu postan bidez