Larrabetzu

MARTXOAK 8. BURUJABETZA FEMINISTAREN GARAIA DA!

| 2020-03-03 09:22:00

 

Martxoaren 7an Irina Gonzalez trobadore kubatarraren emanaldia Hori Bain.

Martxoaren 11an, Literaturaz berbetan, Andre zaharraren manifestua berbagai, Mari Luz Esteban.

Martxoaren 15ean, Domekak Hori Bain: Sara Zozaya

Martxoaren 28an, Gilkitxaro antzerki taldearen “ Etaren agiritegia” Hori Bain

 

ERROMESEN ATERPEA ZABALTZEKO HITZARMENA ONARTUTA

EAJ-PNVek kontra bozkatu zuen

| 2020-02-27 08:42:00

2020an erromesentzako aterpetxea berriro irekiko duen elkartea eta udalaren arteko akordioa atzoko plenoan onartu zan.

 

EAJ-PNVek aurkako bozkatu zuen eta akordioa EHBilduren botoakaz onartu zen

 

HITZARMENA:

Alde batetik, Iñigo Gaztelu Bilbao, Larrabetzuko Udaleko Alkate-Presidentea, bere erakundearen izenean eta ordezkari gisa (Askatasunaren Enparantza 1, 48195) Beste aldetik, Juanjo Mateu, Bizkaiko Done Jakue Bideko Ospitalari Bolondresen Elkarteko Presidentea, bere erakundearen izenean eta ordezkari gisa (Karmelo 6, 2.D, Bilbo, 48004)

1. Idazki honen bidez, erakunde bien arteko lankidetza ezartzen dugu, Done Jakue Bidea gure kostaldetik pasatzean sustau nahian (Autonomi Erkidegoan, Bizkaian eta Larrabetzun zehar, hain zuzen).

2. Aterpearen helburua, akordio hau indarrean dagoen bitartean, Santiagora bidean Larrabetzura heltzen diren erromesei harrera egitea dela kontuan izanda, honakoa adosten dugu:

 

• Larrabetzuko Udalak Elkartearen eskura jarriko du, Larrabetzuko errebale jauregian eratutako aterpea, Done Jakue Bideko erromesei aurtengo udan zerbitzua emateko asmoz, 2020 Martxotik Urrira bitartean.

• Instalazioak zaindu eta erromesak zerbitzatzeko giza baliabideak eskaintzea Elkartearen ardura izango da.

• Aterpean 22 lagunentzako lekua egongo da egunero, behin-behineko beste 10 leku eskaini ahal izango direlarik. Elkarteak, Ura eta argaiaren kontsumoak ordainduko dauz. 500 euro urtean Udalari.

• Elkarteak, aterpearen mantenimenduari dagozkionak (garbiketa, botikina hornitzea) ordainduko ditu edota bertan sortzen den beste edozein, hitzarmen hau indarrean dagoen aldian tresneria guztiaren zainketa, babesa eta birjartzeaz gain

• Eta horrela jasota gera dadin, hitzarmen honen bi ale sinatuko dute, goian aipatutako lekuan eta datan.

ALBISTEAK

MITINA #LARRABETZU

2020-07-10 08:18:00

Prest gauz

LGTBI HARROTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA. EKAINAK 28

2020-06-25 08:33:00

Onartutako mozioa

ERANTZUN BERRIEN GARAI DA

2020-05-26 10:06:00

Nola bozkatu postan bidez