Larrabetzu

Hauteskunde kanpaina bertan behera uztea erabaki du EH Bilduk.

koronabirusak eragindako krisiagatik

| 2020-03-13 08:13:00

COVID-19 birusaren hedapenaren ondorioz une honetan bizi dugun osasun publikoaren krisi larriaren aurrean, EH Bilduren Mahai Politikoak honako erabaki hauek hartu ditu: EH Bilduk kudeatzen dituen udal guztiei dagokienez, protokolo bat jarri dugu abian, lehenik eta behin, bozeramaileen Batzordeen berehalako deialdia egiteko, eztabaidarako eta erabakiak hartzeko gune gisa antolatzeko, modu adostuan.

Ez da onargarria eredu publikoa izan behar dugunok herritarrei salbuespenezko ohiturak martxan jartzeko eskatzea, erakundeetan bizi dugun salbuespenezko egoerarekin zerikusirik ez duen funtzionamenduarekin jarraitzen dugun bitartean. Koherentzian, EH Bilduk Bozeramaileen Batzordeak deitzea eskatuko du udal guztietan eta EAEko eta Nafarroako erakunde guztietan.

EAEren kasuan, Legebiltzarreko Mahaiari proposatuko diogu Diputazio Iraunkorra modu iraunkorrean gaitu dezala. Orain arte, oposizioko taldeek eskatuta soilik bildu den organoa da, eta hori ez da zentzuzkoa, are gehiago Eusko Legebiltzarra desegitearen ondorioz parlamentuan jarduerarik ez dagoenean. EH Bilduk aste osoan azpimarratu du une honetan lehentasun bakarra Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako herritarren osasun publikoa babestea dela. Ondorioz, EH Bildurentzat ez dago hauteskunde kanpaina eta eguna ospatzeko baldintzarik. Erabaki hau hartzeko organo edo eskumenari buruzko eztabaida antzuez harago, EH Bilduren ustez erabaki subirano hau premiaz hartu behar da, hauteskunde- hitzordu honetan parte hartzen dugun indar politiko guztien adostasuna lortu ondoren. Era berean, berriro dei egiten dugu bizi dugun krisi honi modu bateratuan aurre egiteko proposatu dugun Mahaia eratzeko, non alderdiak, sindikatuak eta enpresariak hartuko luketen parte.

EH Bildu EAEko alderdi nagusietako buruzagiekin harremanetan jarriko da borondateak batzeko eta apirilaren 5erako aurreikusita dauden hauteskundeak bertan behera uzteko beharrezkoa den adostasun politikoa ehuntzeko. Inor ezin da egon lehian pentsatzen, elkarlanean aritzeko garaiak direnean. Hauteskundeen etorkizuna lehenbailehen uzteak aukera emango digu gure energia guztiek bete behar duten helburu bakarrean zentratzeko: gure herritarren osasun publikoa babestea.

EH Bilduk, halaber, dagokien agintari eta osasun-erakundeen esku jartzen ditu bere egitura osoa eta militantzia zabala, larrialdiko une hauetan eskatzen denerako. Birus horren hedapena eta kutsatzea geldiaraztea da lehentasuna, eta ahal den neurrian, birusak herrialdeko gizarte- sarean dituen ondorio larriak arintzea.

Gure jarrerarekin bat etorriz, EH Bilduk iragartzen du hauteskunde-ekoizpen oro geldiarazi duela bere osotasunean, formatu eta era guztietan. Halaber, EAEko hauteskunde kanpaina bertan behera utziko duela iragartzen du. Beste behin ere, berriro diogu gure herrialdeak aukera duela erakusteko krisi honetatik modu komun eta bateratuan indartuta aterako dela, eta krisi horren dimentsioak eta irismenak eskatzen duela ikuspegiak eta lankidetza eta lidergo partekatua. Gure erabateko babesa helarazi nahi diegu Osakidetzako eta Osasunbideko langileei, haiek baitira gaixotasun honen aurkako borrokari lehen lerroan aurre egiten diotenak.

Gure herriak askotan erakutsi du arazoei aurre egiteko bere energia komunitario guztiak jartzen dituenean horiek gainditzeko erabat gai dela. Horrela izango da oraingo honetan ere. Auzolanerako deia egiten diegu euskal herritarrei. EAEko Gobernuak eta Nafarroakoak gure babes osoa dute krisi honi aurre egiteko hartu beharreko neurriak hartzeko. Alde horretatik, eta OMEren gogoetei jarraituz, uste dugu jada hartu behar direla, gehiago luzatu gabe eta zalantzarik gabe, neurri indartsu eta sendoak.

TXORIERRIKO MANKOMUNITATEA

EAJk hitza ukatzen die EH Bilduko zinegotziei Mankomunitateko Osoko Bilkuretan

| 2020-03-03 17:57:00

EAJk hitza ukatzen die EH Bilduko zinegotziei Mankomunitateko Osoko Bilkuretan

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko presidentearen arabera Osoko Bilkuretan ezin du hitz egin edozein zinegotzik. Adierazi duenez, aldez aurretik bozeramaile izendatuek baino ezin dute hitza hartu. Hortaz, talde politikoei ukatu egiten die, euren parte-hartzeetan bozeramailea aldatzea. Gogorarazi nahi diogu, araudiaren arabera, talde politiko desberdinen artean parte hartze txandak banatzea berari dagokiola, eta ez ordea, hitza hartzen den txanda bakoitzean bozeramailea nor izango den erabakitzea.

Mankomunitateko presidente jaunak ezagutu behar luke, bere betebeharra baitu, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak (zeinen buru bere alderdia den) agintzen duenez, Udal Ordezkarien Estatutuak dioenaren arabera, zinegotzi guztien erantzukizunetako bat da “Osoko Bilkuretan gobernu jardunaren Kontrola” egitea.

Beraz, guk aholku bat emango genioke: Gobernantza eta Gobernu Onaren gainean EUDELek duen bibliografia ugaria irakur dezala, arinkeria antidemokratiko eta diktadura kutsukoak baztertu ditzala, oposizioaren egitekoaren oinarrizko eskubideen guztiz aurkakoak direlako.

Mankomunitateko presidenteak hitza ukatu zion EH Bilduko zinegotzi bati Osoko BIlkura batean. Hori zela eta, EH Bilduk jokabide horrekiko desadostasuna helarazi zion EAJri. Hala ere, otsailaren 24ko hurrengo Osoko Bilkuran ez zuten gaiaz hitz egin nahi izan, Osoko Bilkura Berezia zela eta. Jokabide horri erantzuteko, EH Bilduko Talde osoak bertan behera utzi zuen Osoko Bilkura. Izan ere,  onartezina da bozka eman diguten milaka txorierritarren eskubideei horrela nagusikeriaz eraso egitea.

 

Jokabide horrekin jarraitzekotan, EH Bildu ez da joango Mankomunitatera informazioa jasotzera baino, gaien segimendua egin eta txorierritarrei han gertatzen denaren berri emateko; ez du ordea, Osoko Bilkuretan parte hartuko. Txorierriko Ehbildu.

Sinatuta:

IÑIGO GAZTELU BILBAO

MADDI SAN MIGUEL ALKORTA

LEIRE ETXEBARRIA GAZTELU 

ALAITZ ARTETXE ORNES

DEÑE LARRABEITI MENDIKUTE

NERE ZUBIRI GANBOA

ANE ABAUNZA MARTINEZ

 

El PNV niega la palabra a las concejalas y concejales de EH Bildu en los Plenos de la Mancomunidad


Según el Sr Presidente de la Mancomunidad de Servicios de Txorierri no cualquier concejal o concejala puede hablar en los Plenos. Afirma que solamente lo pueden hacer las personas que han sido nombradas previamente como portavoces. O sea, que niega a los grupos políticos el que puedan cambiar de portavoz en sus intervenciones.

Tenemos que recordarle que, según la normativa, él tiene la potestad de distribuir los turnos de palabra entre los diferentes grupos políticos, pero no tiene derecho a decidir quién es portavoz en cada turno de palabra.

El Sr Presidente de la Mancomunidad debería de conocer, porque es su obligación, que según lo que establece EUDEL (Euskadiko Udalen Elkartea), organismo que preside su propio partido, en lo referente al “Estatuto de los y las Representantes Locales”, precisamente, una de las responsabilidades que deben de ejercer todos y todas las concejalas es la de “Control en el Pleno de la acción de gobierno” Por lo tanto, le aconsejaríamos que se lea la abundante bibliografía de EUDEL sobre Gobernanza y Buen Gobierno, para que reprima sus prontos antidemocráticos y dictatoriales y que van frontalmente contra derechos básicos que legitiman la labor de la oposición.

El Sr. Presidente de la Mancomunidad negó la palabra a una concejala de EH Bildu en un Pleno. Ante ello, EH Bildu le hizo llegar al PNV su desacuerdo en ese proceder. A pesar de ello, en el siguiente Pleno del 24 de febrero ni siquiera quisieron tratar el tema aduciendo que era un Pleno Extraordinario, lo que motivó que todo el Grupo de EH Bildu abandonara en citado Pleno; porque no debemos tolerar semejantes cacicadas que atacan directamente los derechos de miles personas de Txorierri que nos han votado.

De continuar con la misma actitud, EH Bildu solamente acudirá a la Mancomunidad a recabar información con el fin de hacer el correspondiente seguimiento de los temas y poder informar a todas las personas de Txorierrri de lo que allí ocurre, pero no participará en más Plenos.

FIRMADO POR LOS Y LAS CONCEJALAS DE EHBILDU DEL TXORIERRI PRESENTES EN LA MANCOMUNIDAD DE SERVICIOS DEL TXORIERRI:

IÑIGO GAZTELU BILBAO

 MADDI SAN MIGUEL ALKORTA 

LEIRE ETXEBARRIA GAZTELU 

ALAITZ ARTETXE ORNES 

DEÑE LARRABEITI MENDIKUTE 

ANE ABAUNZA MARTINEZ

NERE ZUBIRI GANBOA

ALBISTEAK

Osakidetzari gutuna

2020-05-22 07:50:00

Alkatearen gutuna

diru laguntzak

2020-05-08 09:39:00

parte hartu

ARETXABALA HERRIARENA!

2020-05-05 09:15:00

Herrikoak Herriarenak!

BIZKARGI EGUNA 2020

2020-04-30 07:54:00

Gora Herria!