AKTUALITATEA


| 2020-05-22 07:50:00

WWW.LARRABETZU.EUS

 

 

 

Osakidetzako arduradun agurgarriak: Lehenik eta behin, besarkada handi bat Osakidetzako profesional guztiei, egindako lanagatik. Osasun-zerbitzu publiko indartsu eta iraunkorra ezinbestekoa da. Larrialdi egoeraren aurrean, Larrabetzuko osasun zentroa (Bizkaiko beste udalerri askotakoa bezala) itxita dago eta arreta Galdakaon ematen da, telefonoz. Egoera hau irailera arte luzatu nahi den zurrumurrua iritsi zaigu. Udaletxean dei ugari jaso dugu Larrabetzuko osasun-etxea noiz irekiko duten galdetzeko. Prentsan irakurri ahal izan dugu, halaber, lehen mailako arretako zentroak garrantzitsuak izango direla kasu berriak detektatzeko. Horregatik guztiagatik, kontuan hartuta Eusko Jaurlaritza normaltasunera itzultzen ari dela eta oinarrizko eta gertuko zerbitzu medikua ezinbestekoa dela osasuna ziurtatzeko, Udaletik eskatzen dugu ahalik eta lasterren gure osasun-zentroaren etorkizunari buruzko informazioa izatea. Hilabete hauetan gertatutakoa zerbitzu publikoak murrizteko aitzakia ez izatea espero dugu. Zuen erantzunaren zain, agur bero bat.